Pages

2010/06/01

Euskal Tarot Mitikoa

"Kafe usaineko tertuliak" izenburupean Euskal Tarot Mitikoa gai hartuta Onintza Enbeitak hainbat azalpen eman zizkigun. Tarot Unibertsala eta Maritxu Gulerrek egindako "Euskal Tarot Mitikoa" kartaz karta alderatu zituen. Euskal mitoak zergatik sartu dituen eta nola sartu dituen argitu zigun.
Aspaldiko partez, zenbat ipuin eta kontu entzun genituen baina! Mateo Txisturen kontua, Anbotoko Mariren semeen kontuak eta Maju senarrarenak. Anbotok txapela duenean zer esan nahi duen, ...

Hara hemen : "El Carro" karta Maritxu Gulerrek "Mari, Suzko gurdia" izenarekin gorde du.
Euskal Tarot Mitikoaren gainean jakin nahia badago, batu ginen taldeari begiratzea baino ez dago.
Onintzak Power point-en bidez kartak banan banan alderatu zituen.
Azalpenak eten, atsedenalditxoa hartu eta kafea eta mostatxoiak, Labakoako mostatxoiak, jan genituen.
Kafea hartu, esperientziak kontatu eta Onintzak ekarritako oroigarriak: budua egiteko muñekoak, intsentsua, kandelak-eta arakatuz geure jakin-nahia asetu genuen.
Geure etorriak ez dauka akaburik, nork-nor ixildu?
Ia mostatxoi guztiak jan eta gero, itxura zaindu behar duzuela diozue?
Andere, zeu ere jatuna, ezta? Horretarako ekarri ditugu, jan lasai.
Atsedenaldia amaituta, bigarren zatiari ekin behar diogu. Ea denok zeuon lekuetara.
Orain, bakoitzaren zenbakiak zeintzuk diren eta zer adierazi nahi duten aztertuko dugu. Nola egin behar da? jaio garen urtea, gehi hilabetea, gehi eguna
Langabezian geratzen bada ere, Onintzak etorkizuna ziurtatuta dauka; badakigu kartak botatzeko ordua eskatu diotena eta nork jakin geure pitonisak zer eman lezakeen.

2 comentarios:

Onintza dijo...

Pitonisa ze pozik egon zan halako entzuleakaz. Han egoan sorgin piloa ikusita, akelarrean nengoala be pentsau neban momentu baten!! Eskerrik asko etortearren!

Anónimo dijo...

Benetan be oso gustura egon ginela. Onintza zuk noiz deituko zain nago, etorkizunak zer dakarzten jakinminaz.