Pages

2010/06/12

Mintza Eguna Arrasaten

Arrasaten ospatuko dugu 2010eko Mintza Eguna. Aurton igandez izakeran, beste urte batzuetan baino jende gutxitxoago joan ginen Gernikatik, baina joan ginenok ederto baten pasatu genuen eta datorren urtekoa noiz helduko zain gaude.
Fotogeniko hutsak gara, argazki guztietan itzel irtetzen gara. Hemen dituzue atera genituen argazkietariko batzuk:
Hamaiketako ederra eman ziguten gero! txorizoa, tortillak, gaztaia, edariak, ... Batzuek izugarrizko lana egin behar izan zuten.
Gure ardi galdua ere Arrasaten topatu genuen, zer moduz Roberto?
Bizkorrak gero! erratu ere ez dira egiten.
Hemen sardiñerak ere.
Busturialdeko jendea ugaria da gero! Pedro Mari Muxikakoa ere Donostiara joan zen bizitzera, baina herrimina edo izango du, hara nola arrimatzen den gugana.
Zein da arku horren izena? Harresiz inguratuta izan omen zen Arrasate.
Ana Isabelen azalpenak entzun beharrean zuok argazkiak atera eta atera, aiaia!
Hemengo azalpena zein izan zen bada? nork daki?
Seber Altube enparantzan gaude, Gernikan ere Seber Altube auditoriumna eta Seber Altube ikastola dugu. Nor izan zen bada Seber Altube? Nork daki?
Bertsolariak: Manex Agirre eta Jokin Labaien.
Leku guztietan ezagunak, gure neskek bai jakin argazkia norekin atera!
Zazpi jauziak, bat, bi, hiru, lau, bost,...
Soinulariek joteaz batera gu dantzan, zenbat gustatzen zaigun dantzan egitea baina!
Hemen Gernika-Lumoaldeko produktuak: Ajangizekoa, Muxikakoa, Elantxobekoa, Ereñokoa, Gernikakoa, Donibane Garazikoa, ...
Egitaraua ondo prestatuta izan zuten, denok parte-hartzeko kanta-paperak ere izan genituen.
Zein da menua? patea, paella, oilasko "pilotak" eta solomoa, postrea, kafea eta kopa. Aitor, ez jan azazkalik laster ekarriko dute jatekoa-eta.
Zein baino zein dotoreagoak.
Ogia eta ardoa baduzue bai, eta momentuz nahikoa. Ea egin barretxua.
Ogia, ardoa, patea,... zer gehiago nahi duzue ba?
Maite, horiek ez dira Busturialdekoak e! nongoak dira? Eibarkoak?
Ana Isabel Ugalde gure gidaria, azalpen emale ezin hobea. Arrasate eta Mondragoren arteko diferentziak, herriko harresia eta garai bateko arkitektura eta hirigintza arauak zeintzuk ziren eta diren azaldu zizkigun.
Eta orain igandea izan arren paperoflexia klasea tokatzen da, ea denok atera duzue moko zapia?
Honela egin behar da: tolestu, ingurua moztu,.... Benito horrela ez.
Orain sartu markoaren barruan zeuon burua, honela... kar, kar, kar.
Batzuk ederto zabiltzate, hara Mariangelesek zeinen ederto egin duen.
Postreari begira barik jendea sasi irakasleari adi.
Hurrengoan ondoen egiten duenari saria emango diogu, beraz, urte bete duzue praktikatzeko.
Lorategian ere dotoreagorik ez!
Gora Txori Herri!!!!!
Alberto ezkontzarako prest.
Kontxi ere elegante gero! eta Maitzaren eskuturrekoa ikusi duzue?
Oihana sorbetea gozo, ezta? Non erosi duzu txapel dotore hori?
Ani, zein proposamen egin diozu Javiri, bada?
Loratxu bat gehitu eta gu dotore!!!
Murielek lorea barik akuedutoren bat edo egin du.
Bazkal ostean sari banaketaren txanda heldu zen, sarituak: Uribe Kostako Ana Telo, Bergarako Nerea Altzelai, Arrasateko Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz, Ezkerraldeko Juanan Fernandez eta Mikel Ferrero eta Ekuadorreko Gladis Villalva.
Dantza, dantza! astindu gorputza!
Arin-arina baino hobeto egiten duzue hori, segi, segi!

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Egun horretan ze formalak izan ginen denok,aho zabalik zain gure papirofexiako irakaslearen esanari.Nor ote da irakasle FAMATU hori?.GORA BERBALAGUNEKO GIROA dator urterarte luze egingo zaigu.

Anónimo dijo...

Eskerrik asko Arrasatetko brbalauneko jende guztiari,euren antolakuntzari esker egun EDERRRA pasa genuen eta.

Unknown dijo...

Ardi galdua..???galdua bai aspalditik baina ardia......jajaja.Egun ederra pasa genuen!!!eta aitortu behar dut,izugarri poztu ninduela zuekin elkartzeak!!!Mintza eguneko martxosoenetarikoak zuek(guk),eta ea beste baten elkartzen garen.Erran didate Bardeetara etortzeko asmorik duzuela,abisau ehhhhhh!!!eta Iruñan ere topaketa "alternatibo"bat antola dezakegu Iruña-Gernika,bazkaria,solasaldia,dantzak eta gero-gerokoa.......jajaja.
Besarkada bana Iruñatik.

Anónimo dijo...

Ardi galdua?,perdido y hallado ARRASATEKO PLAZAN,ez Gernikan ez Txantrean ,Gipuzkoako lurretan eskerrak Berbalagun topaketari.Eskerrik asko Roberto eta zure lagunei gurekin egoteagatik ,oso ondo pasa genuen eta egia da Txantreako eta Gernikako "gatzak" bat egin ziren eta lortu genuen MARTXOZOENAK izatea.Ea lortzen ba dugu Iruñako topaketa antolatzea.Moxuak denontzat. GORA GERNIKA-TXANTREA

Anónimo dijo...

papirofexiako irakasle famatu hori nor den?...jakina gure PILI IBARRA Urdaibaiko berba-laguneko arduradun,antolatzaile,langile eta martxozaena.Eskerrik asko zaren bezalakoa izateagatik.

Unknown dijo...

Bardeetako ateraldia,erran zidan Rosak,Getxokoekin hitz egin zuela,ez zuekin,baina berdin du!!!zeozer antolatu behar badugu antolatuko dugu eta kitto!!!San Ferminetara hurbilduz gero badakizue norekin kontaktatu,Iruña-Txantreako sherpa onenarekin.........jajaja.Musuak

PD:Hauxe da nire korreoa robetxan@gmail.com edo nire telefonoa pili handiak badu ere.

EGIZU GETXO EUSKALDUN Elkartea dijo...

Puntazoa, Pili, papiroflexia irakaslearena!!! Ea zer prestatzen duzun hurrengo mintza-egunerako, zain egongo gara :)

Gora Gernika aldeko martxosoak!!!