Pages

2011/03/03

Joseba Andoni Oar eguraldi iragarlea


Badakizuenez aurreko astean Berbalagun blog berezi honetan eguraldi iragarpenekin hasi ginen. Gaur Eguen Zuri da eta karnabal giro bete betean sartu gara. Gaur basatoste eguna be bada eta txarriki eta enparauen eguna. Berbalagunok zalantzan egongo zarete ze mozorro jantzi ez dakizuela. Orduan, hauxe da tokia zalantza guzti horiek argitzeko.


Aratusteak be heldu zaizkigu eta zelako eguraldia izango dugu asteburuan ba?

Martxoa, negu giroarekin hasi zaigu aurtengoan, tenperatura hotzak, elurra mendietan, txingorra eta euri kontuak. Gaurkoan euriakin esnatu gara, baina egun guztian zehar aterri eta ipar haize petrala izan dogu lagun. 10 gradutik gora ez gara pasatu eta bihartik aurrera negu aldi txiki hau joaten hasiko zaigu. Ekialdeko haizeak garrantzia hartzen joango da, eta handik eguraldi lehorrago eta samurragoak izango ditugu. Ostarteak nagusitzen joango dira eta tenperaturek eguerdialdean epeltze aldera egingo dute, baina goizetan oskarbiago egongo denez freskura eta izotz puntua eduki genezake. Gauean irteten zaretenok kontuan hartu beharreko kontua.

Laburbilduz, eguraldiak hobetze aldera egin behar du, tenperatura goxoagoekin. Aterkia etxean utzi, baina gauetan fresko eta hotz puntuaz ibili beharko dugu. Beraz, ondo jantzi.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Eguraldia iragarteaz aparte umore puntua be ageri da zure berbalditxoan, eta hori be gustuko egiten jat, zait. Gainera oraingoan eguraldiak kasu gehiago egiten deutsula, dizula, esan daiteke. Eta argazkian daukazun planta? Ederra, benetan be. Ani.