
Euskal Herrian Euskarazek "Euskaraz Bizi Eguna" ospatuko du Gernikan, horregatik geuk ere geure aportaziotxoa egin nahi izan dugu eta martxoko irteera egun horretara aurreratu dugu.
Goizeko 9:00etan irtengo gara Kultur Etxearen aurretik eta ordu batak aldera Pasialekuan mendi martxakoei ongi etorria emango digute; luntxa ere izango omen dugu.
Beraz, badakizue egun horretarako beste planik ezin duzuela egin. Eman izena lehenbailehen AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario