Pages

2011/05/07

Gernika-Bermeo 2011-04-30ean

Gernika-Lumo-Altamira-Katillotxu-Demiku-Bermeo egin genuen apirilaren 30ean, 16km. Eguraldi aldetik ez genuen inongo aitzakirik eduki, egun zoragarria egin zuelako goizean. 62 lagun batu ginen "Txiki" geure gidariaren esanetara. Ibilaldia, une batzuetan, beste irteera batzuetan baino gogortsuagoa izan zen, Katillotxura igoteko aldats ederra izan genuen. Batzuk mihia kanpoan genuela heldu ginen, baina pozik igo genuen-eta.



Hainbat argazkilari izan genuen oraingoan, hona hemen Pedro Marik eta Soniak ateratako argazkiak; Jon Mikelenak oraindik ez dira heldu:
Talde osoaren argazkia Busturiko Altamira auzoan atera genuen. 62 lagun eta "Txomin" txakurra.

Foruko San Kristobalen, Urdaibai Dorretxearen parean ateratako argazkia.


Kontu kontari, oraindik fresko-fresko goaz, gero izango dira kontuak.



Euskal Herri berdea geurea!



Usain ederra honen parean, ezta? "Txomin" txakurra estu ibili zen hemengo txakurrekin.



Hau ere paraje ikusgarria! Baserri hau ere, bateren batek erosiko luke ba!



Zaldunak ere topatu genituen.



Busturiko San Bartolome auzoan berreskuratutako mahats-parrak bistan. Nortzuk bizi dira paraje horretan? Fernandoren familia, Kepa Junkera, Jesus Mari Lazkanoren estudioa, ...



Bidearen arabera, batzuetan, banan-banan joan behar izan genuen.



Urkiolako errebueltak baino zarratuagoak izan ziren batzuk.



Batzuek erraz igoten dute gero! entrenamendu ederra egiten dute antza.



Argazki hau hemen tokatzen da ala Demiku auzokoa da "Txiki"?



Atsedenalditxoa egin genuen atzerago zetozenekin batera igotzeko. Denok izerdi patsetan!



Oztopoak ere gainditu beharra zegoen, erramadaren gainetik pasatu behar izan genuen.



Azken espriña egin eta Katillotxu tontorrean. Behiek ongi etorria egin ziguten.



Paraje zoragarria Katillotxutik! Laidako hondartza eta Antzora aurrean.



Behiak ere inguruaz gozatzen. Hauen haragia ona baino hobea izango da.



Katillotxuko mendilerroan zehar badira trikuharria izenez ezagutzen diren antzinako hilobiak.



Neolitiko garaikoak dira trikuharri horiek, duela 5.000 urte ingurukoak. Guztira 5 dira 1989az geroztik mendilerro horietan aurkitutakoak.



Gu ere bagatoz! Bai, trikuharri horietako bi Katillotxuren gailurrean aurkitutakoak dira.



Kostata, baina heldu gara; orain bai ederto, ura edan, ingurua lasai ikusi, eseri, ...



Demiku auzoa aurrean, udaletxez Bermeo omen da eta eleizaz Mundaka.



Denok ere, aldats beheran errazago. Kuku-praka nahikoa ikusi genuen honen inguruan, ala ez dira Kuku-prakak Jose Luis?



Bermeo aurrean, heldu gara!



Ordu biak laurden gutxiagotan, gehienok, trenez etxerantza. "Golfoenak" Bermeon geratu ziren, nortzuk?

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Argazki dotoreak benetan? Horrela jarraituz gero, Pili kapaz da argazki lehiaketa jartzeko ere. Bestalde, oraingoa gogortxoa izan da, eh, Txiki!!! Gero eta gogorragoak izango direla? Orduan taldea hazi beharrean txikitu egingo da.
Ani.

maite zeni dijo...

benetan errepotaia ederra,"Goiko" ARTISTA!.
Eguraldi "ederra",GURE Urdaibai "pare bakoa",gure"Txiki"rekin (gia ONENA), eta hain beste euskal zalekin, ZAPATU BOROBIL-BOROBILA izan zen.Pena,zuekin ez egotea.

pili dijo...

Maite Zeni, zuk erreportaje honetan "santoak" baino ez dituzu ikusi, ez duzu sarrera irakurri, ezta? Jon Mikel, oraingoan, alfertxu ibili da. Argazkiak atera zituen, baina ez dizkigu bidali.
Hemengo argazkiak Pedro Marik eta Soniak atera zituzten.
Ahaztu baino lehen: Z O R I O N A K!!!! Txakolintxua noiz?

Anónimo dijo...

Orkonek atera zuen denok gauden argazkia. Beno, denok ez gaude, "Txiki" be ez dago hor. Non ibili ote zen!
Orkon, ondo zentratuta atera zenuen, zuk badakizu zelan atera behar diren.
pili.

maite zeni dijo...

Sonia,Pedro Mari,Orkon, argazkilari onak zarete.Hemendik aurrera argazki onenan lehiaketa antolatu beharko da.Zorionak hirurori.Taldeak zorte makala daukagu zuekin,HORIOKETA.

Joseluis dijo...

Kaixo, Berbalagunkideok:
Berbalaguneko irtenaldiak euskaraz aritzeko, lagunekin topo egiteko, gure inguruko paraje ederraz gozatzeko, eta hainbat eta hainbat gauzetarako;baina, kontuz! Horrenbeste argazkilariekin dana erregistratuta geratzen da eta.

Orain, goazen loren aferara. Ikusitako lorak, liburuen arabera dira: kuku-belarrak, kuku-loreak edo kuku-liliak, hots: Aquilegia vulgaris.
Kuku-prakak dira Digitalis purpurea, praken itxura gehiago, egia esan.

Dena dela, gure Piliri bidali diot artxibo bat loren argazkiekin.
Hauek irteerak didaktikoak!

Joseluis