EHUko BIOMICs ikerketa taldeko Leire Palenciak "Euskal populazioaren leinu genetikoek bere iraganari buruz hitz egiten dute" abiapuntua hartuta, hitzaldia egin zigun Gernika-Lumoko kultur etxean elkartu ginen 25 lagunei. Bere taldeko Sergio Cardoso eta Marian M. de Pancorbo ere hitzaldian izan ziren bere laguntasuna eskaintzen Leireri.
Euskal populazioa gaur egun bizi den lurraldea, azken glaziazioan, nolakoa zen argitu eta Europako mendebaldearen okupazioan euskal populazioak izandako eraginaren gainean aritu zen.
Egungo azterlan genetikoek adierazten digute norainokoa izan zen eragin hori eta euskal populazioa Europako zaharrenetakoa dela frogatzen dute.
Gure jakin-nahia asetu ondoren, genetikari gure aportaziotxoa egiteko aukera izan genuen DNA laginak eman genituen-eta.
Hitzaldiaren une bat.Idahon bizi diren Steve eta bere ama ere gurekin izan genituen.
Leire Palencia ikertzailea
No hay comentarios:
Publicar un comentario