Pages

2011/07/04

Arropa kustomizatu eta birziklatu

Ikastaroan egin genituenak ikusgai jarri genituen kultur etxean, ekainaren 22tik 30era. Nagore Lartitegik irakatsi zigun arropa geure estilora egokitzen edo erabiltzen ez ditugunak birziklatzen. Ideia asko eman zizkigun.


Oizmendi telebistak egindako erreportajea ikusteko sartu vimeo oizmendi telebistan.


Erakusketarako batu genituen gauzak:

Hau izan zen geure mahaia.
Niki batekin buf-a; galtzerdiekin eta "pelota saltarinak"ekin lepokoa; zapatillak margotu,...

Buf berdea niki batekin egina; nikiari hiru-lau tela zati jarri eta itxura aldatu; zapatillak margotu, ...
Kamiseta honi hiru-lau tela zati eta botoiak jarri eta, hau aldaketa!

Kremailerekin hara zelako lora dotoreak egin genituen.

Batek bota gura ez dituen zapatillak margotu zituen, baina garbigailura be sartu beharko ditu ba ...

Lepokoa barik, honek "Roziora joateko" pultsera egin zuen.

Norberaren gustuen araberako lepokoak, ideiak, ideiak, ...

Tela zati batzuekin bururako lazuak; botoiekin eraztunak, ...

Niki batekin fularra; botoiak eta aingura josi tela zati baten eta paparrerako orratz dotorea lortuta, ...

Abarketak margotu; alkandoren mangak josi eta gona egin; nikiari San Blas kordoia eta tela zatiak jarri, ...



Larru zatiak konbinatu eta garrikoak egin, ...



Ideia batzuekin zenbat gauza dotore egin daitezkeen, ezta? Baloratu geuk egindakoa, egin hemen iruzkinen bat.

No hay comentarios: