Pages

2012/12/18

"Alkandora josi, di-da", 1go tutoriala

Gogoratu ikastaroa egin genuenoi Maiderrek, bere blogetik, tutoriala emango digula aste honetan. Horretarako "Masustak eguzkitan" blogean sartu eta egunez egun jarriko dituen pausuak jarraitu behar ditugu. Alkandora amaitu ez genuenok aukera izango dugu eman beharreko pausu guztiak jarraitzeko. Badakizue alkandora amaitu eta gero berria egin nahi izanez gero ikastaroan kopiatu genituen patroiekin egin dezakeguna beste alkandora bat, hemengo pausuak jarraitzea baino ez daukagu.

Alkandora josi dezagun! (1) Tutorial

Iepa guztioi! Gaur alkandoraren tutoriala hasiko dugu, ez ditut pausu guztiak egun bakarrean azalduko oso luzea izango zelako, hori dela eta lau egunetan azalduko ditut pausu guztiak, astiro eta lasai lasai jarraitu dezazuen tutoriala. Komentatu nizuen bezala nik aukeratu dudan patroia Scout Woven Teea da (aurreko sarrera ikusi daitezke nire hiru bertsioak), nire ustez aldaketak egiteko patroi ona izatetik aparte, hasiberrientzako patroi izugarri erreza delako. Tutoriala egiteko erabili dudan bertsioa alkandora berdea da (behekaldean dituzue, bertsio honen argazkiak).
Beti esaten dudan bezalaxe ni ez naiz jostun profesionala eta dakidana web horrietan kuxkuxeatzen ikasi dut. Gainera, hau ez da nire lana, nire afizioa baino ez da, hori dela eta proiektu baten aurrean indarrak neurtzea gustatzen zait. Hau da, desesperazioara eramango nauen proiektua ez dut aukeratzen eta beti teknika errez eta arinak erabiltzen ditut. Hori dela eta, egiten dudana sakrilegioa dela uste baduzue, kontestuan jarri eta hobeto ulertuko nauzue ;-)

Lehenengo ta behin jarraituko ditugun pausuak azalduko ditut:
1. Patroiaren piezak ehunan kokatu eta ehuna ebaki.
2. ...
3. ...
Goiko zatia eta patroiaren kontu hau Maiderren blogetik kopiatu ditut. Sartu "Masustak eguzkitan" blogean.

Oharra: Jaso ditut zuetariko batzuen galdetegiaren erantzunak, baina denonak ez. Hartu horretarako, mesedez, 10 minutu, bete eta niri bidali. Eskerrik asko.

No hay comentarios: