Pages

2012/12/05

"Alkandora josi, di-da" taillerra

Hamabost lagun eta irakasle bat, askotxo. Ikasi dugu, hurrengorako jende gutxiago taldean, 10-12, gehiago ez.
Irakasleak, Maiderrek, den-dena ondo prestatuta ekarri zuen, baina geuk denbora gehiegi eman genuen patroietatik ohialera pasatzen eta lau ordurako prestatuta zegoen guztia ezin izan genuen egin.
Orain, etxean amaitu beharko dugu geure alkandora, baina Maiderrek tutoriala emango digu beren blogetik, "Masustak eguzkitan". Abisatuko dizuet zein egunetatik aurrera egongo den ikusgai.
 Patroia ehunera pasatzen.
 Ehuna lisatzen eta patroiak oihalera pasatzen.
Jende asko egon arren, lau gela erabili genituenez lasai ibili ginen. Leku baten plantxa, ....
 ... beste baten mahai luzeak eta josteko makinak gela guztietan.
 Batzuek Olentzerori josteko makina eskatu behar omen diote.
Maider azalpenak ematen: "Lehenengo sorbaldak josiko ditugu, horretarako aurrealdeko eta atzealdeko piezak bata bestearekin jarriko ditugu alfilerrak erabiliz. Frantsez akabera izango du gure alkandorak...."

Oharra: Gehienok patroiaren kopia eraman genuenez tutoriala aprobetxatuko dugu alkandora amaitzeko eta beste bat egiteko:)
Horrela hurrengo ikastaroan beste gauza bat egin genezake. Hala ere, oraingoan kanpoan geratu direnak kontuan izan beharko ditugu eta agian, eurentzat antolatu beharko dugu taillerra.

Balorazioa egiteko e-mailez pasatuko dizuegu galdetegia.

No hay comentarios: