Astran lan apur bat egiteko eskatu ziguten, tabernan txanda bat. Guk ezetz esaten ez dakigunez han ibili ginen, zazpi lagun, edalontziak eskuan hartuta.
Hasieran ez zen lan handirik egon, bederatziak aldera Lilibertsok antolatutako afarira 120 lagun agertu zirenean izan zen mugimendua, baina ondo eutsi genion geureari.
Batzuk barra barruan pozik.Batzuek eskarmentu handia dute horrelako lanetan, Urriko Azkeneko Astelehenetan txoznetan ibiltzen dira-eta.
Beste batzuentzat lehenengo aldia izan zen, baina ederto moldatu ziren.
Tabernari profezionalen moduan aritu ginen, bezeroei tragoa ez ezik konbertsaziñoa ere eman genien.
Sagardoa zelan atera behar den ondo ikasi zuen Pedrok.
Horrenbeste ateratzen baduzue negozio handirik ez duzue egingo. Kontuz!
Jose Mariak, zuritoak, garagardoak, sagardoak, mostoak, ardoak, salda, .... zenbat gauza eskatzen duen jendeak, ezta?
Batzuetan edaria barrura barik kanpora joaten da. Eskerrak "todo terrenoa" garena!
Ze dotore dagoen Astra baina!
Ia-ia hamarrak dira, laster txanda beteta izango dugu.
Guk "kaja" polita egin genuen. Ez ginen geldi egon, txandaka batzuk barra barruan eta besteok kanpoan.
Hurrengoan ere gu halakoetarako prest!
1 comentario:
Lan bikaina egin genuen barran , bai barrukoak eta bai kanpokoak,eta zer esanik ez,gure "irakasle-barman" Pedro,hori bai LABELA!.
AURRERA ASTRAAAAAAAAAAAAAAAA.....!
Publicar un comentario