Pages

2013/03/22

Asteburuko eguraldiaren berri


Kaixo berbalagunok!

Udaberrian sartu berri gara. Aurton martxoaren 20an sartu gara, eguerdi aldera. Martxoko mendi txangoa larunbat honetan egingo dugu Gernikatik abiatuta, erreka hegaletik Kortezubiko txokoetatik barrena, Arteagaraino iristeko asmoa daukagu. Ibilbidea ezin politagoa, erraza eta ia aldaparik ez daukana, beste behin ere gure inguruaz gozatzeko parada emango diguna. 

Baina ezin gara ahaztu Korrikaz. Egunotan KORRIKA da hizpide, lekukoa eskuz esku ari da pasatzen, urte birik behin gure kaleak, mendiak eta inguruak korrikalariz beteta izaten ditugu. Gaur Busturialdera helduko zaigu Bermeotik iluntze aldean, opor usaina eta festa giroan, jende andana espero da kostaldeko herri honetako kaleetan. Bertatik Gernika-Lumo aldera helduko da 11:00ak aldera eta guk ere gure korrikalditxoa egitekoak gara. Gu Berbalagunok gure km zatitxoa Biltoki tabernaren parean dugu HITZA egunkariarekin, EHEekin, AEKrekin eta Udal Euskaltegiarekin batera. Erdu gurekin Korrika egitera tipi-tapa, tipi-tapa!

Zer nolako eguraldia izango dugu ostiral iluntzean? Eguna oso epel esnatuko da hego haizearekin batera. Tenperatura epela eta gozoa izango dugu, eguzki ordu askorekin. Orduak aurrera egin ahala, mendebaldetik iluntzen joango zaigu, hodei altuak izango dira. Eguzkia lausotu egingo dute, baina iluntze goiz partean frentea gainean izango dugu eta orduan zaparradaxka batzuk utz ditzake. Ez du askorik botako, baina lastima, orduan izango baitugu KORRIKA gure artean. Tenperaturek jaitsi egingo dira eta eguneko freskoenak iluntzean izango dira, 10-12 gradu inguruan Gernikan eta Bermeon. Zaparrada horiek ez dute gehiegi iraungo, larunbaterako notizi ona daukagu. Goizean goiz, ostiraleko laino hondar horiek geratuko dira, baina ez dute ezer utziko. Gainera goiza aurrera joan ahala ostarte politak zabalduko dira eta eguzkiak bere lana egingo du.
Tenperaturak goizean fresko samar, baina eguerdirako tenple onean jarriko dira, 15 gradu inguruan.

Igandean, eguraldia pixka bat aldrebestuko da, eta ipar haizearen eragina nabarituko dugu eta tenperaturak ere jaitsiko dira. Hertzainek esaten duten moduan, egun motela izango da igandekoa.
Aurrera KORRIKA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios: