Otsailaren 23an Gernika-Muxika-Zugaztieta egin genuen. 14 kmko ibilbidea zen programatuta izan genuena, baina batzuek 23-24 km egin zituzten, Zugaztietatik Gernikaraino trenez etorri beharrean oinez etorri baitziren. Eguraldi txarra iragarrita egon arren, 50 lagun batu ginen.
Kanpantxurantza, ...Arabietako zubian atera genuen taldearen bigarren argazkia.
Eperlandan.
Arabietako zubian hau ere.
Eperlandan, "akelarrea" noiz hasiko zain.
"Zeru guztien azpitik eta sasi guztien gainetik"
"sorginak" eta "akerra" prest "akelarrerako"
Nor izango da "akerrari" musua ematen lehena?
Paraje honetan omen daude "Peru" eta "Marixe" zuhaitzak.
Zenbat kontu eta zantzo! hasi da "akelarrea"
Une hauek ondo gordeko ditugu.
Hemen, hiru "Marixek".
Eperlandan gaudela jartzen du harri horretan.
Hala, elurra egin orduko mugitu gaitezen.
Bide gurutzean, norantza?
Hauek bai pozik!
Beste bide gurutze bat. Hemen norantza egin behar dugu?
Taldea batzen gure artzainak.
Berrojas auzoan txakolindegia.
Ajuria auzoan ere Athletikzaleak.
Kili-Kolo txokoan kopotxua egin, ...
... kontuak kontatu, ...
..., txokoa arakatu, ...
, ... argazkiak ikusi, ...
, ... lagunen berri jakin, ...
, ... sukaldean zer prestatuko duten ikusi eta aurrera.
Elurra mara-mara ari du.
Hasi da ingurua zuritzen.
Askari mendi tontorra.
Batzuk tontor-tontorrera igo ziren, ahuntzak beti mendira!
Ikurriña eta banderola hori egun batzuk lehenago jarri zituzten gure gidari ausartek, baina baten bati ez zitzaizkion gustatu eta palu eta guzti desagerrarazi zituen.
Eskerrak jarri zituztenean argazkiak atera zizkietela, bestela ez genituzkeen Askarin ikusiko.Hemen, batzuek Okarantza hartu zuten eta beste batzuek Zugaztietarantza.
Erramadak zabaldu eta gu ardi artera; hemendik Zugaztietarantz.
Gure gidaria gu baino lehenago ibili zen hemen, ez baitzekien ondo bide zuzena zen ala ez. GPSek, batzuetan, falloak ematen dituztela diote.
Bide hau ez genuen ezagutzen.
Zugaztietako tren geltokian trenaren zain.
No hay comentarios:
Publicar un comentario