Kultur etxeko erakusketa gelaren epelean, GRETA liburuaren gaineko hausnarketa egin genuen Jasonerekin batera. Egindako galdera guztiei erantzun behar izan zien: zergatik aukeratu zuen manikia eta ez txakurra, zergatik eta noiz erabil daitezkeen horrenbeste esaldi labur, ... bere idazle ibilbidearen nondik norakoak, ...
Argi utzi zigun denok behar ditugula sustraiak eta hegoak.
Amaieran, liburuak sinatzeko tartea ere hartu zuen. Entzule bat harro baino harroago zegoen eta horrela aitortu zion Jasoneri: "euskeraz, nire lehen nobela izan da"
Ama-alabek be ez zuten aukerarik galdu, eurek ere Jasonerekin argazkia atera zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario