Pages

2014/04/03

Nabarniz-Nabarniz mendi irteerako argazkiak

Eguraldia lagun, 43 lagun animatu ginen Nabarniz-Nabarniz mendi irteerako ibilaldia egitera.
Autobusak Nabarnizeko herri erdian utzi gintuen eta, hortik aurrera, oinez ibiltzeari ekin genion. 15 kmko ibilbidea geneukan aurretik.
Sarritan aurrean hasi bai, baina km batzuk egin eta gero aurreko lekuak beste batzuei utzi behar izaten zaizkie, mihia kanpoan izaten dugu-eta.

Iluntzarrerantz ingurua astiro begiratzeko tartea hartu genuen, lehenengo geldialdia izan zen hau.
Hemen banatu genituen Iratxek prestatutako triptikoak.
Seinaleak Iluntzarrerantz markatzen du.




Ahuntzak beti mendirantz...


Ingurua begiratu, arakatu, ikutu, ... egin behar da, ez da Arantza?
Iluntzarreko tontorrean argazkia atera genuen.



Busturitik etorritako beste autobuskadakoekin topo egin genuen Iluntzarren. Eurekin atera genuen argazkia. Hau ermosurie!!!






Galarregi tontorrean haizeak gogor jotzen zuen, inguruak, ileak, arropak, ... ederto astintzen zituen.















Gernikara heldu eta poteo itzela egin genuen. "Preparatuak" hartzera joan ginen; lehenengo Brasilera, ...
, ... beno, denok ez genituen "preparatuak" hartu, ...
, ... zuok bai, ezta?

, ... gero Boliña Zaharrera. Ikusten duzue "Mitxik" duen estiloa?
"non koment" ...


Honaino kontatuko dugu, hemendik aurrera nortzuk ibili ziren eta zer ordutara arte ez dugu kontatuko, ezta?

OHARRA: jakin apirilean ez dugula irteerarik egingo, baina maiatzean bi egingo ditugu. Bata lehenengo asteburuan eta beste bat azken asteburuan. Gorde egun horiek zeuon egutegian!

No hay comentarios: