Pages

2015/07/28

Ardo dastaketa Atxelipe txokoan, Ariatzan

Ekainaren 27an, Atxelipe txokoan, Ramon Bilbao ardoen dastaketa egin genuen. "Baste" izan genuen azalpenak ematen: Mar de Fradesen boteilletan itsasontzia agertzen dela hotz dagoela adierazteko..., Ramon Bilbaoren ardo zuriaren berezitasunak..., ..., beltzaren kualitateak ..., prezioak..., "Marapilo" bere enpresaren helbidea eta txartela... Gu adi adi entzun,  eta hurrengo tragoa noiz joko zain.
Mendi osteko egarria kentzeko ura eman ziguten, ardo gutxiago edateko-edo.
Ardoaren inguruan, gure jakin-gura handia zen ...
Patata frijitu batzuk jan ondoren, ardo dantza hasi zen ...
..., adituak mahai bietarako izan genituen...
..., denok gure kopa noiz beteko zuten zain ...
..., azalpenak eman ahala, ahoan dastatu eta zintzurra busti ...
Batzuei izugarri gustatu zitzaien inoiz probatu bako Mar de Frades albariño hori. Entzun dugunez, erosi dizkiote "Baste"ri boteilla batzuk.
Andrea, gure uruguaiarra be pozik zegoen...
..., edan ahala, denok, gero eta pozago...
..., ardo beltza be izan genuen ...
Sukaldariak prestatutako tortillak apartak izan ziren!
, ..., tortillak, urdia, patatak, ... ardo aparta eta  jatekoa berezia. Hiru izarretako jatetxe baten ez genuen hobeto jango, ziur.
Barrua berdindu ostean, denok pozik, barrezka, alai, umoretsu, ...
Moisesek, beren beregi, prestatutako bertsoak kantatzeari ekin genion:
Gernikan hasi eta, Muxikan helburu, bitartean Bizkargi, bidean Arburu. Gero Atxelimendi, ikuskatu dugu. Balendinen bertsoek histori eredu.
Portau jaku bai eki, madarikatua, izerditan urtzeko egun galdatua. Berbalagunekoek berau hautatua. Baten bat legoke gaur, ondo damutua.
Bukatu da bukatu, gaurko irteera, Atxelipera gatoz, atseden hartzera.
Txurrutagaz ibili, patxada antzera, zutunik itzultzeko, gaur danok etxera.
Ramon Bilbau dastatu, edarra dago ta,
aurten ere musutruk, egin dausku opa.
Jaso eskuetako, baso edo kopa, ta geure onerako, egin daigun topa.
Berbalagunerako, abisua da hau, holako irteerak urtean hirulau.
Euskeraz mintzatzeko aproposa berau, ardauak mutua be, berbetan jartzen dau.
Hara zelako oparia jaso zuten amaieran ardo dastaketan parte hartu zuten guztiek: Hiruzpalauen artean ikastaroan ikasi genuena praktikan jarri eta haritzaren hostoetan irudiak egin genituen, lauburuak, Athleticen harmarria, Gernikako Arbolaren irudia, ...
Berrogeita bi hosto inguru banatu genituen. Orain bakoitzak jarri beharko dio markoa edo dena delakoa.
Hirurak aldera jendea etxera bidali eta txokoa batzeari ekin genion-zioten ...
Eskerrik asko modu batera edo bestera parte hartu zenuten guztioi.
Hor bateren bat erratza pasatzen ikusten dugu.

No hay comentarios: