Ikasturteko azken irteera egiteko 45 lagun animatu ginen. Gernika-Arburu-Atxeli-Ariatza egin genuen, 15 km. "Txiki" ezin izan zen etorri, baina gidari onak bidali zituen (Dioni, Alvarito, Orkon, Torre).
Lehenengo argazkia Foru Plazan, Gernikan, atera genuen.
Argazki hau derrigorrezkoa zen; "Torre"ren etxe aurrean atera behar izan genuen. Gora "Torre"!
Arane auzoan gora...... Muxikara heldu ginen, Urretxindorra eskolaren ondora.
... San Roman auzora...
Urkietan, babestuta dagoen "arte berezia" ...
.... artearen azpian atsedena hartu genuen.
.... artalde itzela sar daitekeela honen azpian...,
..., gauzak gordetzeko be bateren batek erabiltzen du.
Urkieta atzean utzi eta gora eta gora ...
..., 400mko desnibela...
..., eskerrak une batzuetan gerizpean joatea tokatu zitzaigula ...
..., errebañua batzeko geldiunea.
Aurretik zebiltzanak atseden luzeagoa, jakina!
Aldatsan gora berriro...
... batzuk horrelakoetan be, kapazak dira berbetan joateko...
70 urtetik gora izan arren, aurre aurrean dugu Maria Luisa!
Zu makilla birekin? Dekonak ez dekonari...,
Arburu gainean ....
Gurekin zegoen Andrea uruguaiarrak ere, goraino! Nolako indarra duen Mintzanetek baina...
Dotorea da Arburu, dena da haitza, harria; indartsua, garbia, tontorra, ikusgarria, ... Merezi du.
Ahuntzak beti mendirantz...
Lehenengo helburua lortu eta gero, bigarrenaren bila...
Inguru zoragarria, Berbalagun piloa, ....
Danok be, beherantza hobeto moldatzen gara....
gure korrikalariak ere, inguruaz gozatzen...
... triptiko egilea...
Ani Andreari azalpenak ematen.... Uruguaien ba ote dago honelako ingururik?
Atxeli mendian triptikoak banatu eta, beren beregi, bertara etorri zitzaigun Onintza gure diputatuak Balentin Enbeitak idatzitako bertsoen doinua zein den azaldu ostean, kantatzeari ekin genion.
Gurutzearen aurrean talde argazkia...Basauritik etorritako lagunek ere bidaiaz gozatu zuten.
Ariatza dugu aurrean.
Aldapak amaituta, danok pozik...
Atzerantza ez neskak, aurrerantza egin behar dugu.
Eguzkia eta berbea lagun, goiz ederra eman genuen.
Kereiza lapurretan...
... baserritarrak harrapatzen bazaitue!
Usparitxara heldu ginen. Hemen jaio zen Balentin Enbeita.
Aitorrek, Imanolek eta Aitzolek euren txakolina eskaini ziguten.
Mahastien artetik Ariatza auzorantz egin genuen.
Bukatu da, bukatu da. Bukatu da, akabo!
Ostean, ardo-dastaketari ekingo dautsagu.
1 comentario:
Zuekin egin nuena nire lehenengo mendi irteera izan zen. Gainera, Ani, nire bidelagunarekin, Pili eta mintzapraktika talde batekin egon nintzen!!!
Zer gehiago eskatu ahalko nuke...
...ezer ez!
Ez zen ezer faltatu: izadia, ariketa fisikoa, paisai zoragarriak, bertsolaritza, ardo dastaketa, adiskidetasuna, Euskaraz mintzatzea...
Primeran pasatu nuen! Nire esperientziarik onena izan zen.
Eskerrik asko eta besarkada bero bat Uruguaitik
Publicar un comentario