Pages

2016/02/10

Aratuste domekan irrintzi-erakustaldia

Inauterietako egitarauan jarri zutena bete genuen: Aratuste domekan irrintzi-erakustaldia kultur etxeko balkoian.
10 Berbalagunkide ausart animatu ginen, eta marro jantzita geure ekarpen xumea egin genion jaiari.
Berbazko irrintziak: aiaaiaiaiai  GORA ARATUSTEAK aiaiaiaiiiiiiaiaiii...
Banan, banako  zantzo zoliak ....
 Mikrofonoak joan-etorrian dantzan ....
Ekain eta Joseba izan genituen txalaparta jotzen: ttakun, ttakun, ttakun, ...
 Behean, "Paru" izan genuen argazkilari.
Ujubi kanonak ere esperimentatu genituen: Batzuk hasi ...... , besteek amaitu....
Aurten, dantzariek eskatu ziguten arropak aldatzeko tartean,  eurak lasaiago ibiltzeko, berriro irrintzi batzuk egiteko.
Guk irrintziak, ujubiak, zantzoak, .... luzeak, laburrak, berbazkoak, ....

Ordain-saritzat pintxo batzuk, eta, zintzurra bustitzeko, txakolintxuak eman zizkiguten.

1 comentario:

Gar-bil dijo...

Hamaiketakoa itzel!!!
Aiaiaiaiaiai GORA BERBALAGUNAK aiaiaia ujujuuu
Eskerrik asko.
Datorren urtean ondino hobeto.