Pages

2016/06/29

Ardo-dastaketa ekainaren 25ean, Harizpe txokoan

Beste behin ere, Igor Basteri esker, Ramon Bilbao ardo-dastaketa egin genuen mendi irteeraren ostean, Harizpe txokoan.  35 lagun batu ginen.
Ana Larrañaga enologoa izan genuen azalpenak ematen. Urtetik urtera hobeto ematen dizkigu azalpenak.
Erreserba zer den, verdejoa zergatik, kriantza...
Batzuek klase partikularrak be jaso zituzten.
Ardoarekin batera "komertzioa" be izan genuen: tortillak, patatak, azeitunak, ...
... txistorra... Ez zen ezer soberan geratu, dena barrura!
Hurrengo ikasturtean ere, Basteri esker, ekainean mendi irteeraren ostean  ardo-dastaketa izango dugu.
Amaieran, Moisesek okasiorako egindako bertsoak abestu genituen. 

Seigarrenak eta azkenak honela dio:

Hemen gagoz Harizpen,
geratu dan tropa,
"Basteri" mila esker
ta onena opa.
Gora jasota geure
brindisaren kopa,
danon osasunean
egin daigun topa.

No hay comentarios: