Urtero lez, atzo erromeria izan genuen Pasialekuan. Astegun buruzuria izan arren, hainbat lagun bildu ginen ordu eta erdian gorputza astintzeko.
Segundo Olaeta musika eskolako ikasle-irakasleak izan genituen doinua jartzen. Eskerrik asko urtero-urtero gurekin egotearren.Ondo ikasitakoa ez dela ahazten frogatu ahal izan genuen.
Biribilketa...
... dantza-korda...
Atsedenaldietan, zintzurra bustitzeko, sagardoa izan genuen.
Maite, behintzat, bere saltsan.
Maider eta Ana irakasleak aholkuak ematen.
Oizmendi telebista gure saioa grabatzen. Laura, zeu ere grabatu zaitugu.
Astearte iluntzeari jai antza eman genion.Atsedenaldiak beharrezkoak, ezta?
Dena ez da dantza, berba, tragoa, partekatu...
Hiru bermeotar ere gurekin.
Gure dantza irakasleak, ume eta guzti. Zorionak Zirats!!!!
Bisitari apartak izan genituen...
Musikari batzuk ere dantzan.
Botellak zabaltzen Miguel, txakur eta guzti.
Estatu Batuetako hauek ere dantzazaleak direla erakutsi zuten.
Amuma adurra dariola loba besoetan duela!
Hauek dantzan egin beharrean, ikusle!
Irakasleari zapia ekartzea ahaztu zitzaion.
Amaieran musikari, dantzari... argazkia!
Argazki hau profesional batek atera zigun, Txebik.
Gure duatloilariak dantzari ona ere badela erakutsi zigun.
Euskera zinegotzia kanpotarrei euskera zer dan azaltzen.
Segundo Olaetakoak.
Botellaren bat osorik geratu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario