Eguraldia lagun, 39 lagun batu ginen larunbat goiza elkarrekin pasatzeko.
Zugastietako geltokian jaitsi eta martxan jarri ginen.
Trenbidearen albo-albotxutik...
... trenbidea gurutzatu...
.. eta Esturoraino...
... inguruaz gozatu...
... harritu...
... ezagutu...
... trokak ikusita ikaratu...
... txiri-txiri...
... Epaltzaraino heldu ginen.
Taldearen argazkia atera...
... bigarrena ere, badaezbada...
Zer esan zion astoak mandoari?
... Etxanorantza...
Dotorea zer da ba Etxano!
Etxanoko elizatea.
elizpetik ateratako argazkia.
Triptikoak banatu eta Iratxek ibilbidearen azalpenak eman zizkigun.
Amorebieta-Etxano 1951. urtean sortu zen Amorebieta eta Etxano elizateak udalerria osatzeko elkartu zirenean.
Ez zen erabateko adostasuna egon izena jartzeko orduan. Amorebieta-Etxano, Etxano-Amorebieta, Zornotza?
Zornotza bi elizateen artean zegoen lekuaren izena zen.
Azkenean, Amorebieta-Etxano jartzeko erabakia hartu zuten.
Baina Zornotza oraindik asko erabiltzen den toponimoa da.
Zornotza izeneko parajean dago geur egun Amorebieta-Etxanoko udaletxea.
Hara, Iratxek zer esango ze adi dauden danak!
San Bartolomeko bolatokia.
Autzaganeko tontorra aurrean. Hemen amaitu genuen txangoa; gero autobusa hartu eta Gernikara txikiteoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario