Pages

2007/06/28

ARDO DASTAKETA

ARDOAREN ETA ARRAINAREN ibilbidea egin ostean ardo dastaketari ekin genion. RAMON BILBAOren upeltegiko ardoak dastatu genituen, Alvariño bat eta ardo beltz bi. Goizean, ibilbidea egiten jende gutxitxoago izan zen baina, ardo dastaketan 25 lagun inguru bildu ginen.

Hona hemen Rugby tabernan atera genituen argazki batzuk:

Kupelak mahaitzat hartu genituen.

Igor Basterretxearen azalpenak entzuten jendea adi-adi egon zen. Boteilla horiek Alvariño ardoarenak dira.


Edan aurretik hori egin behar omen da, usaindu. Aitorrek lezioa ondo ulertu zuen.

Edan baino lehen zein kolore duen ikusi behar omen da. Marta, Amaia, Jose Luis eta Marije ezta horrela?

Ramon Bilbao upeltegiaren arduraduna ere hor izan genuen gurekin; ezetz aurkitu zein den!



ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA

Ekainaren 23an, zapatua, ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA Mendatatik Gernikara egin genuen. Gidari lanetan Iratxe Uriguen izan genuen eta, hara zer kontatu zigun:

Arraina, Erdi Aroko dietan funtsezko produktua zena, gazitua, ketua... kontsumitzen zen. Sardinak, bisiguak eta sardinzarrak ohikoak ziren iberiar penintsulako barneko merkatuetan. Bermeo, 1236an sortua, Kantauriko porturik garrantzitsuenetakoa zen, eta nahiz eta Lekeitio eta Ondarroa ia mende bat beranduago sortu, berehala ezarri ziren merkataritza-ibilbideak penintsularekin lotzeko Urkiolako gainaren bidez, Durango eta Gasteiz artean.

Arrainaren esportazioa gehienbat neguan egiten zen, mandazainak Bermeo, Ondarroa eta Lekeitioko kofradiara hurbiltzen zirenean arrain freskoa erosteko. Arrain hori upeletan sartzen zuten elurrarekin. Arraina bidaiak egiten zuten garai hartako tenperatura baxuei esker mantentzen zen.

Hiru portu hauetatik abiatzen ziren mandazainak beren mando edo gurdiekin arrain freskoa edo gazitua garraiatuz. Itzulerako bidaian, Errioxa, Nafarroa edo Gaztelatik garia, gatza, ozpina edo ardoa ekartzen zuten. Arrain eta labore trafiko honen babesean luxuzko produktu bat merkaturatzen hasi zen: ardoa hain zuzen ere. Batez ere Araba Errioxatik ekartzen zuten eta oso preziatua zen, baita txakolina baino garestiagoa ere. Txakolina Bizkaian egiten zen ardo gaztea zen.

Mandazainek Bizkaiko orografia zaila zeharkatzen zuten Otxandioraino, baina bideak oso erabiliak ziren. Izan ere, egunero heltzen zen Gasteizko merkatura Bizkaitik etorritako arrain freskoa.

"Ardoaren eta arrainaren" ibilbidea Urkiolako portutik oso erabilia izan zen XV. mendetik XVIII. mende hasierara arte, Errege bidean hobekuntzak hasi zirenean, Urduñako portutik Gaztelara joateko. Ibilbide hori zegoen bezala mantendu da XX. mende hasierara arte, mandazainek eta arrain saltzaileek hortik joateari utzi ziotenean.

Gaur egun, ibilbide turistiko eta kulturala bihurtu dena, baita GR handia ere (GR38), Ardoaren eta Arrainaren ibilbideak bere antzinako distira berreskuratu nahi du, ea ibilbidea XXI. mendeko ibiltari berriez betetzen den.

Hona hemen geuk ateratako argazki batzuk:


Hau Mendatako turismo bulegoaren aurrean atera genuen.

Hasierako azalpenak ematen dugu hor Iratxe Uriguen.


Mendatan dagoen ibilbidearen Kartela duzue horko hori.


Jendea eskuak gurutzatuta azalpenak entzuten; errezatzen ote daude bada?


Hasierako ume txikia galdu dute hauek. Bego, non dago Aitor?

2007/06/20

ARDOAREN eta ARRAINAREN IBILBIDEA

Ekainaren 23an, zapatua, MENDI TXANGOA egingo dugu; GR 38

Ikasturte honetako azken txangorako ibilbide historiko bat aukeratu dugu. Ardoaren eta arrainaren bide zaharretik MENDATAtik GERNIKAra joango gara, Mandazainen eta Merkatarien antzinako bidetik. Gidari lanetan IRATXE URIGUEN izango dugu.

9:30ean Kultur Etxe aurrean egon beharko dugu; mendiko botak edo mendian ibiltzeko egokiak diren oinetakoak eraman. Mendataraino autoz joango gara.

....eta gero.......... ARDO-DASTAKETA
____________________________________________________


13:00etan-----------------------RUGBY TABERNAN

ARDOA DASTATU ETA EDARI GOXO HONETAZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU....

Erdu RAMON BILBAO UPELTEGIAren eskutik antolatu dugun ardo dastaketa egitera eta gozatu etxe honetako hainbat ardorekin ( tartean albariñoren bat ere sartuko omen dute)

OHARRA: Parte hartu nahi duenak emon izena aurretiaz UDAL EUSKALTEGIAn edo AEKn

2007/06/14

MITOLOGIA

Mitologiaren gaineko hitzaldi-solasa izan genuen ekainaren 12an, kultur etxean. Hizlaria Josu Larrañaga izan zen, 25 lagun inguru bildu ginen.
Batez ere, San Juan bezperaren inguruko sineskerak ala sineskeriak izan genituen hizpide.

Sua.- Garbitzeko, berritzeko... Eguzkiaren indarra ematen jarrai dezan eskatzeko ospakizuna.
Ura.- Garbitzeko elementua, hainbat kulturatan... Indian(Ganges), Mesopotamian... eta San Joanen kasuan Jordan ibaian bataiatu zuen San Joanek Jesus. Hori baion zaharragoa da Uraren indarra euskaldunon artean: goizeko ihintza edo garoa (ortozik ibiltzea, erreketan bainatzea, iturrietako ura... edertzen dute).
Landareria.- Elorria eta lizarrak tximistetatik babesten dute etxea. "San Joan bedarrak", San Joan goizean bedeinkatzen direnak eta hainbat gaixotasuni aurre egiteko erabili izan direnak...
"kurtzekijje" (sahatsa), Lumon solo bazterretan jartzen zen soloa sorgin eta parte txarrekoetatik babesteko.

*San Joan Kantak
San Juan bagilian denbora ederrian hainbeste usain goxo, San Juan, San Juan. Donie, Donie San Juan dator artoa eta garije bedeinkatzen. (Lumo, Mendilondo baserria)

San Juan dabil soloetan solo guztiek bedeinkatzen lapurrak erre, sorginak erre artoa eta garije kaixan gorde. (Lumo, Aranbarrene baserria)

San Juan bagilian denbora ederrian hainbeste usain goxo, Donie, Donie bezpera gabien Abadiek hasarratu zirien, Ez eben besterik egiten Eta bakarrik musturrek eusiten Gure soloan sugerik ez, zure soloan sugoiek. Gure soloan kalterik ez, zuen soloan kaltie. Gure soloan sagurik ez, zuen soloan saguek. (Lumo, Obar baserria







2007/06/12

ZIRKUITOA: GERNIKA-FORUA-GERNIKA

Hara zelako argazki politak atera genituen, erreka hegaletik joan ginen zapatu goiz euritsuan:

Ahate dotorea goiko hori, ezta?

Hona hemen Atxagako zikoinak.

Aterri une bakarrenetakoa izan genuen hori.


Xabier Arana azalpenak ematen liburu eta guzti .

Gabonetan tarteraren batera joango dira horiek.


Ordu bietan amaitutzat eman genuen ibilalditxoa. Triñera eta San Kristobalera hurrengo baten joan beharko dugu.