Pages

2007/06/05

mintza eguna 2007, Donostian




BIGARREN MINTZA EGUNA, DONOSTIAN BERTAN ATERATAKO ARGAZKI BATZUK DITUZUE HAUEK





2007ko ekainaren 2an "Bigarren mintza eguna "ospatu genuen Donostian. Autobus txiki baten 18 lagun joan ginen Gernikatik. Goizean eguraldiak ez zuen bat ere lagundu, euria bota ahala izan zen, hala ere ez ginen ikaratu eta han joan ginen eguna beste berbalagunkideekin pasatzeko prest. Bulebarrean izan genituen donostiarrak ongi etorria emateko zain; harrera ona egin ziguten eta aterkipean, han ibili ginen hara eta hona euren gidaritzapean.


1. geldialdian azaldu ziguten Donostia 1180an sortu zela, Antso Jakituna Nafarroako erregeak forua eman zionean. Historikoki, militarren hiria, arrantzaleen hiria, merkatarien hiria eta baserritarren hiria izan dela. Datu bitxi bat: kortsarioen hiria ere izan omen da (XVII. mendean penintsulako kortsario portu nagusia izan zen).

2. geldialdian Sarriegi plaza, Raimundo Sarriegi Donostiako Martxaren sortzailearen omenez.
BRETXA: Lehen plaza zen; merkataritza gune gaur egun. Izen hori du, 1719an, frantziarrek zuloa egin zutelako harresian toki horretan –espainieraz, brecha - ; bertatik sartu ziren ingelesak 1813ko abuztuaren 31n.

Hamaiketakoa

3. geldialdian San Telmo Konbentu lehen; museo, gaur egun.
San Bizente eliza XII. Mendekoa; antza, San Bizente Donostiako gaskoien eliza zen, eta Santa Maria, bertako euskaldunena.
Abuztuaren 31ren kalea, Napoleonen kontrako gerran, 1831ko abuztuaren 31n, ingelesak eta portugesak Donostian sartu ziren, eta sarraskia egin zuten: jendea hil, emakumeak bortxatu, hiria erre... Kale bakarra ez zuten soldaduek erre: Trinitate kalea. Kale hura Abuztuaren 31ren Kalea da gaur egun.

4.geldialdian Konstituzio plaza. Kadizko 1812ko Konstituzioaren omenez du izen hori. Udaletxea hemen izan zen 1947ra arte. Zezen plaza bezala erabilia.

5. geldialdia eta azkena BAZKARIA eta bazkal oste girotua.

1 comentario:

Unknown dijo...

Ondoko loturan ere badituzue argazki gehiago, tartean zuek agertzen zareten bat...

http://www.flickr.com/photos/topagunea/sets/72157600307687143/

On egin!