Nork dio irrintziak bota eta dena eginda dagoela? Botatzeko lehenengo zelan bota behar den ere jakin behar da. Batzuek inork irakatsi gabe, euren senak aginduta botatzen dituzte eta polito baten egiten dute. Beste batzuek kezka izaten dute amaiera hori egokia den ala beste modu batera eginda hobeto geratuko litzatekeen, eta hirugarren talde bat ere badago inoiz bota behar dutenik ere burutik pasatu ere egin ez zaiena. Eta hara non kartel baten ikusi duten "irrintzi ikastaroa", izena eman eta eurek ere irrintziak, zantzuak, zantzoak, aujixak, ... botatzeko gai diren ikusi dutenak.
Ikastaroan ez pentsatu joan, zantzoa bota eta alde egin genuenik, ez. Amaia gure irakasleak irrintzien masterra eginarazi zigun.
Ikusi argazkietan zenbat gauza erabili genituen eta zeinen ondo pasatu genuen.
Orotariko Euskal Hiztegitik eta Auñamendi enziklopediatik ateratako esanahiak irakurri genituen.
Esanahiaz ondo jabetu eta, ...
Ordenagailuan "El desfiladero de la muerte" filmea ikusi genuen, eta interpretazio eta guzti gutxienez hamabost irrintzi entzun genituen.
Zahartxoa bada ere, irrintziak lantzeko ikusi beharreko filmea da.
Denok Amaiaren azalpenei adi.
Jon ipini du lanean esku larruak haizez betetzen. Izango du horrek ere azalpenen bat ezta Jon?
Beroketak ere egin behar dira.
Aurre partea bakoitzak berea berotu, badaezbada ere!
Atze partea batak besteari berotzea tokatzen da. Ez txarto ulertu gero!
Eta horiek Etxebeste pelikularen bigarren bertsioa egiten ote daude ba?
Ea, ondo aztertu arnasa noraino sartzen duzuen!
Gure Inma arteza gero! Egunero hamasei kilometro oinez, korrikan edo txirrindulaz eginda honek arnasa ondo baino hobeto hartuko du.
Andereño, andereño, Tere mugitu egin da!
Zer Lutxi eta Bego haizea noraino sartzea lortu duzue?
Hara, ipurdi bako boteilak erabilita putz egin eta "hiper bentilazioak"- eta izan ziren.
Beroketaren ostean irrintziak tokatzen dira. Ea lehenengoa Jonek; ez dakit ba hori laburtxoa izan da, ezta?
Beroketak bai, baina zahatoalakorik ez dago antza. Zer Pablo ardo ona?
Marga, zer esan zizun irakasleak? irrintzia botatzeko artez jartzeko ba.
Ardoalakorik ez dago, hara gure irakasleak ere majo tiratzen dio zahatoari.
Eskurik esku dabil bota hori, ezer geratzen da ala Lutxi?
Adar-jotzaileek esperimenturen bat egin dute eta irrintzilariaren ondoan adarra joz gero diafragma askoz gehiago zabaltzen omen da. Horrexetan dabiltza Pablo eta bere lagunak. Hurrengorako Nobel Sarirako izenda ditzakete, nork jakin!
Saioa, zer sentitzen duzu hor adar artean?
Nola ez, Amaiak ere esperimentu hori probatu egin behar.
Berez du honek irrintzi sarkorra eta laguntzen badiozue, zerak ixilduko du. Hurrengo urtean atal hori ere denok gainditu beharko dugu masterrean.
1 comentario:
22 zantzolari, jente pillue.
Ni emozionata joan nintzen etxera, Gauean ohean buelta bueltaka, ezin lorik egin baina pozarren ikastaroa ondo irten zelako.
Zantzolariak txintxo txintxo porta ziren. Irakasleak aldarri egiteko esaten zuenean denak hor batera irrintzika.
Pili argazkiak eta komentarioak ederto geratu dira, zuk bai dakizula saltsie emoten blogari.
Amaia Gar-Bil
Publicar un comentario