KIRMEN URIBErekin Solasaldia izango dugu otsailaren 18an, arratsaldeko 19:30ean kultur etxeko erakusketa aretoan. Egun horretarako, oraindik badituzue sei bat egun "Bilbao-New York-Bilbao" liburua irakurtzeko. Irakurketa tarte horretan sortzen zaizkizun galderak, sentimenduak, ulertezinak eta jakin-nahiak Kirmenek gustura erantzun edo argituko dizkizu otsailaren 18an.
Ez zaitez alferra izan eta ekin lanari. Liburua oraindik lortu ez baduzue, eskatu hainbat arinen liburu-dendan, liburutegian, lagun bati, edo ... Eskuratu zeurea eta eraman 18an Kirmenek sinatzeko, egongo da horretarako tartetxo bat-eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario