Pages

2011/03/23

"Euskaraz Bizi Egunean" mendi irteera

Martxoaren 19an Gernika-Lumo-Ordorika-Kosnoaga-Landaberde-Urberuaga-Elexalde-Triñe-Gernikako itsasadarra-Gernika-Lumo egin genuen, 14 km lau ordutan.

Badakizue zenbat lagun batu ginen? 84 lagun eta 7 txakur.


Zer ikusi genuen? Gernika eta Lumo arteko kaltzada, Amillagako San Martin ermita, Aixerrota edo Kosnoaga, Urdaibaiko dorretxea, San Kristobal ermita, erromatarren aztarnategia Forun, Triñeko mahats-parrak, Padura, Gernikako itsasadarra eta bertako hegaztiak, ...

Eskerrak eman behar dizkiegu dena hain ondo ateratzeko lagundu ziguten hauei: "Txiki" Elgezabali ibilbidea zehatz-mehatz prestatu zuelako, Iratxe Urigueni triptiko zoragarria egin zigulako, Arteagako Antoliñape kultur taldeari hamaiketako ederra prestatu zigulako eta Jon Mikeli argazki dotore hauek atera zizkigulako:
Taldearen argazkia Lumon atera genuen. Kultur etxearen aurretik irten eta Genikako Arbolaren ondotik ... Lumorantz ... kontu kontari aurrera ... Batzuk urrutitik etorri ziren euskara praktikatzera eta inguruaz gozatzera, nondik? Kaltzadatik gora, lehenengo aldatsa ...
... gure Iratxe, pozik ...
Ana eta Rosa Mari, txakurrez inguratuta, zuenak dira?
"Binba" nagusiaren esanetara adi.
Etor, zein da txakurraren izena? ...as? ahaztu egin zaigu. Hori ehiza-txakurra izango da, ezta?

Lumoko San Pedro eleizaraino, behintzat, heldu gara. 9:30ak erlojuan.
Geu ere, bagatoz Lumoraino.
Triptikoak banatu genituen eta jendea "bisto buenoa" ematen ...
Informazioarekin, denok gustura?
Lumoko plaza berriztatua, zein dotore geratu den gero!
Iratxe azalpenak ematen: "Lumo Eleizatea da, Gernika Uria, 1051koa dugu LUMO izena aipatzen duen idatzizko lehenengo dokumentua, ...."
Amillagako San Martineraino heldu gara, ...
Oraintsu berriztatuta dago ermita hori ere.

Hurrengo helmuga Kosnoaga izango da, ... Bermeotik eta Getxotik ere badauzkagu Berlagunak. Zer moduz orain artekoa?
Ez da ibilbidea hain zaila, hara zortzi urteko neskato horrek nolako martxa daraman.
Barakaldotik Maite, alaba eta txakurra ere etorri zitzaizkigun.
Horra hor Kosnoaga tontorra.
Zu bai, zu, Lumo , zuhaitz, zelai eta lore; argitasun eta kolore. Edonondik begiratuta beti dotore!
Kosnoagatik ikuspegi zoragarria, Foruko kantera kenduta, jakina!
Ea zenbat herri ikus ditzakezuen hor?

Aixerrotan inguruaz gozatzen eta ...
... kopautxua egiten ...
Ez larregi jan, gero luntxa daukagu-eta.
Jan kontuetan, txakurra bera ere ez da atzean geratzen gero!
Juani, Pili eta Bego kontu kontari ...
Arkitektu hauek etxea non egin aukeratzen ari dira.
Eguraldi zoragarria!
Ahuntzak eta antxumeak. Horrelako lepoko dotorea izan zuten eme guztiek, zergatik ote da?
Foruko San Kristobal auzoan.
Bide bazterrak "San Jose Lorez" jantzita.
San Kristobal baseliza Forun.
Bidegurutzean guk Urberuagarantz hartu behar dugu.
Hauek ere erromatarren garaikoak ote dira, ba? Karakola eta ....
Erromatarren aztarnak Forun.
Forutarrak gernikarrei ingurua erakusten: han, kurtideria; hemen, gure asaben logelak,...
Triñe inguruan, mahats-parrak ...
muxikarrak, artezak gero!
Triñetik, itsasoa be ikusten da. Han urrunean San Antonio, Laida, Atxarre, ...

Kontraste polita, ezta?
Triñen, ermita alboko baserria salgai dago. 600a ere geure "martxan"!
Hona hemen Triñeko baseliza.
Klikatu argazkiaren gainean eta horko kontuez jabetuko zarete.
Inguru honetatik ibilalditxoak egitea merezi du.
Zein hondartza da han barrenean ikusten dena?


Muruetarantz ezkerretara eta Forurantza eskumatara. Guk eskumatara hartuko dugu.
Triñetik behera, trenbidea gurutzatu behar dugu.
Trenbidea gurutzatu, baina kontuz. Ondo begiratu ea trenik datorren.
"Txiki", hau programatuta egon da? hau lupetza, basatza, kakatza, ...!
Gernikako erreka, itsasadarra. Heldu gara!
Hau bai harrera! Gora Antoliñapekoak! Salda beroa, ogia, sagardoa eta ...
... solomoa piperrekin, ez edozelako piperrak ere, "pikilloko piperra". Hobeto ezin izan genuen amaitu ibilaldia.


Oharra: 1.- Erreportajea gustatu bazaizue egin komentarioren bat (iruzkinen bat).

2.-Apirilaren azken larunbatean, oporretan kanpora joan ez garenontzat beste irteera bat prestatuko dugu. Adi karteleei.

8 comentarios:

Jon Mikel dijo...

Benetan, ibilaldi polita egin genuen giro ezin hobean. Ea hurrengo irteerarako jende gehiago animatzen den. Aspaldi esaten zuten moduan: "probatu ez duenak ez daki zer den hau". Hurrengorarte.

Anónimo dijo...

Ibilaldi polita eta argazki dotoreak, Jon Mikel: paisaiak, ibiltariak...Eta komentarioak ere politak, poema eta guzti; gure dinamizatzaile Pili inspiratuta dabil. Holan hurrunera heldu gaitezke. Hurrengoa noiz izango irrikitan gaude. Ani.

maite zeni dijo...

zapatu ederra disfrutatu genuen,eguraldiak ere laguundu zuen




zapatu EDERRA disfrutatu genuen,ESKERRAK antolatzaile eta laguntzaile guztioi.
"Antolinape" ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO "hamaiketako" hain gozoa prestatzeagatik.
Argazkiak,benetan politak

Anónimo dijo...

argazkiak ederrak,batez ere Trinetik Laidako hondartza ikusten dena.Forutarrek ,harro egon daitezke,Urdaibaiko toki ederrenetakoa daukatelako.

sonia dijo...

Ibilbide polita, baina mutil gehiago animatzen bada askoz hobeto. Ea ba mutilak, animatu!!!!!

maite dijo...

Irteera honetan mutil dotoreak egon ziren, baina non gelditu zen gure Txantreako mutil "guapo" eta "alaia"?.Non Rikardo?.

pili dijo...

Maite, erratu egin zara; mutil "guapoa" eta "alaia" Roberto da ez Rikardo. Baina, izena futxienekoa da, ezta?

maite zeni dijo...

Eskerrak Pili,noski baiez! gure Txantreako mutil DOTOREA,gure ROBERTO da."Mintza egunean" ea elkar ikusten dugun.