Pages

2011/03/31

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketa

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu irabazlea, Bihotza Tarantinok irabazi du bi lagunentzako afaria Lezama jatetxean.

Oraingoan, 125 lagunek bete dute lehiaketa eta horietatik 95 egon dira ondo-ondo beteta.

Saria jasotzeko unean ateratako argazkian ezkerretik hasita, Bittor Zarrabeitia Udaleko euskara teknikaria, Lezama jatetxeko Manu Segurola, Bihotza Tarantino irabazlea, Ekaitz Goienetxea AEK-ko irakaslea, Joana Urrutia Aita Villasante Udal Euskaltegiko idazkaria eta Pili Ibarra Berbalagun teknikaria. Oharra: Aste Santuko oporrak direla-eta, apirilean ez dugu lehiaketarik aterako. Hurrengoa maiatzean izango da.

1 comentario:

oier dijo...

hau bai "txoiloa"! ez badaukazu norekin joan deitu klaseko gutariko bati eta zurekin joango gara afaltzera.