Pages

2008/02/20

Euskal dantza ikastaroa

Urtarrilean hasita, asteartero hor gabiltza jotaren pausuak (takatan-tan, takatan-tan), esku dantza (ezkerra, eskuma, txalo, topo,...), zazpi jauzi (kanpo, barru, zapaldu eta zarratu,..) eta halakoak ikasten Zirats Atxikallenderen eta Leire Martiarturen aginduetara. Ordu betean izerdia polito botarazten digute, hala ere, gu pozik gaude jaietan herriz herri ibiliko baikara dantzan. Hogeita bederatzi lagunek eman zuten izena, horietatik ezetz jakin zenbat gizonezko dauden! Bakarra.

Hemen bertan ateratako argazki batzuk:

Deskordinazioa ikusten da hor. Zer Rosa Mari eta Rosa, zertan zabiltzate bada?Zer Leire, ez ditugu gauzak ondo egiten ezta? Azalpenak eman eta eman zabiltza ez dizugu ulertu ea, berriro azaldu. Zelan?

Zer da hau? Kristalean ikusten dira dantzariak eta gure gizon bakarra ere hor ageri da.
Gauzak hobetzen doaz, honetan koordinazio hobea ikusten da, ezta?

Entsaioa leku politan egiten dugu ezta? Ene, hemen argi ikusten da Ziratsek sasi eskola egin zuena.


Kontxi, lerrotik kanpo zaudela konturatu zara?
Hauek takatan-tan egiten dabiltza? bai, hara Txarok, Mari Karmenek, Juan Luisek eta Lurdesek zelan egiten duten Leireren esana. Gaur etorri ez direnek lana izango dute pausu horiek ikasten!

No hay comentarios: