Pages

2008/02/20

"taila", egurra lantzen

Urtarrilean hasita, taila ikastaroa antolatu genuen; asmoa zen bost ostiraletan egitea, baina irakaslea konbentzitu dugu eta Aste Santura arte luzatu dugu, ez da horrela Edu?. Bai Edu Gordo da gure irakaslea, beno hobeto esanda gure artista. Hamabi lagun ari dira ikastaroan, beste batzuek ere izena eman zuten baina ez dago denontzako lekurik.

Hona hemen ikastaroko argazki batzuk:

Irakaslea azalpenak ematen.
Hara zein fin ari diren horiek.Hamarreko formoia eskuan dutela pago zatiarekin berbetan.
Horrela egin behar da bai!

Argazkilaria alderdi honetan baino ez da ibili ala?

Zigor, zertan zaude bada? Denak lanean eta zu gora begira.
Hara formoiak zelan zorroztu behar diren. Eduk badaki hori.


Atsedenaldiak ere majo hartzen dituzte hauek!
Hara, Bizentek bere lana amaituta dauka eta besteei nola egin zuen kontatzen ari da.

No hay comentarios: