Pages

2008/02/23

Karnabal martitzena

Euskal dantza ikastarokook marro jantzi eta egunari antza eman genion. Elai Alai aretoko eszenario gainean dantza apur bat egin eta ostean merienda ederra jan genuen.

Egun horretan ateratako argazki batzuk:

Dotore gero!
Hara horiek, dantzarako prest.

Aurpegia tapauta ez duzue ikusten ala?
Gure irakasle bat ere hor ageri da, baina aurpegia bistan, ai-ai-ai!

Nortzuk dira horiek, "mis mundo"?
Zenbat jateko baina? eta han atzean txakolintxua, ardoa,.... ura ere badago e!
Batzuk besteak baino lehenago hasi dira jaten, ezta Mari Karmen?
Hara, gaur Ziratsek ez du sasi-eskolarik egin.
Hori da marro janztea.
Hala, hasi jaten.
Leire, dena ez edan zeuk gero!
Ze gozoa! Hor dagoen hori marro jantzita dago ala perutarra da?
Tortilla gozo, ezta?
Gure gizon bakarrak, gaur ere, ez du hutsik egin.

No hay comentarios: