Azken hiru urteotan egin dugun moduan, Aratuste domeka eguerdian Elai Alai dantzari taldearen saioaren ondoren, gure saiotxoa egin genuen. Elkartu ginen zortzi lagunek geure aportaziotxoa egin genion jaiari.
Ikastaroan ikasitakoa praktikan jarri genuen eta argi geratu zen urterik urtera hobeto egiten dugula. Irrintzi laburtxoak, luzetxoak, "kanon" eta guztikoak,.... Itziar Okarizek New Yorken egin omen dituenak bezain luzeak (10 minutukoak) ez dira izango geureak, baina onak bai gero.
Hamaiketakoaren truke berriro ere ekingo diogu datorren urtean.
Hurrengo azgazki gehienak Gazte saileko teknikara den Leire Etxezarragak ateratakoak dira:
Hemen talde osoa marro jantzita.
Horrela da bai, aiaiaiaiai........ijijijijiji...ji!
No hay comentarios:
Publicar un comentario