Hona hemen ateratako argazki batzuk:
Ezetz igarri zertan ari diren goiko horiek!
Amaiaren esanak ondo bete zituzten denek. Denek? Beñat, ez daukazu tripan ipintzeko paperik ala?
Papertxo bat paparrean, beste bat urdailean eta hirugarrena sabel aldean.
Hori, hori Maite eta Lutxi! Arnasa ondo hartzen duzue?
Amaiak ondo zaindu zituen denon mugimentuak.
Hau bai irrintzi ikastaroa, ezta?
Arnasa sakon hartu eta barrua ondo hustu, hori zen egin beharrekoa.
Lanetik etorri eta etzanda gustura ikusten ditugu Igone eta Arantzazu.
Sudurretik hartu arnasa eta ahotik bota!
Erdi ilunetan, etzanda, lagun asko, iluntzea, ... ez dakit ba batzuk lo geratu ez baziren!
Zutunik, popa sartu, tripa sartu, eskuak gerrian eta ea Manu, Mari Angeles eta Inma hasi irrintzi laburra egiten.
Amaiak badaki zelan jarri behar den irrintzia egiteko!
Zertan ari dira? Botatik edaten? Horrela ez da edaten gero! Botatik edaten ikasteko ikastaroa egin beharko dugu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario