Aratusteak ondo aprobetxatu behar dira gero Garizuma datorrelako eta badakizue sasoi horretan "barau, bigili,..." eta halakoak agintzen omen ditu Eleizak. Euskal dantza taldeko ikastarokoek ondo baino hobeto dakite hori, eta karnabal martitzen iluntzean han ibili ziren dantzan, jaten eta denari emanda. Ez da horrela?
Hara hemen egun horretan ateratako hainbat argazki. Nortzuk ez ziren etorri? ea, zerrenda pasatuko dugu:
Kopuru polita taldearena, ezta? Batzuk kanpora joanda zeuden, beste batzuk umeekin, beste batzuk ez dira mozorrozaleak,......Nork igarri nortzuk diren! ea, ea, eman pista batzuk, nortzuk zarete?
Horiek marro jantzita egon arren, badakigu nortuzk diren: Kontxi, Jon, Zirats, ... eta beste biak?
Hau zailagoa da, nortzuk zarete? Pistak behar ditugu, ezkerrekoa ...., erdikoa ...,
Edalontzi eta guzti dauden horiek nortzuk dira?
Miss-en desfilea izango da hori, nortzuk izkutatzen dira zapi horien azpian?
Jon, zu ugaria zara gero! batzuekin argazkia, besteekin ere bai. Ez azaldu nortzuk diren horiek.
Bat, bi, hiru, lau,.... Ezkerrekoa nor da ba? eta hirugarrena?
Beno ba, hemen dauzkazue Aratustemartitzeneko argazkiak. Handitu gura badituzue, egin gainean arratoiarekin klik eta handituko da. Zuon komentarioak nahi ditugu, ea argazkien gainean zer kontatzen diguzuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario