Pages

2009/03/17

GERNIKA-ARIATZA irteera

Euriak ez gintuen kikildu, irteera egin genuen martxoaren 7an. Ibilbide osoa aterkipean egin behar izan genuen, baina merezi izan zuen, polita benetan Txikik eta Andrinuak prestatu ziguten ibilbidea. 27 lagunek erantzun genion BERBALAGUNen deiari. Bederatzietan Gernikan irten eta hamaika eta erdietarako Ariatzako Atxelipe txokoan izan ginen. Han hamaiketako ezin hobea prestatu ziguten Moixok eta Bedak: salda, urdia, txorizo frijitua eta gordina, tortillak,... ezeren faltarik ez genuen izan. Barrua ondo berdinduta batzuk autobusez itzuli ziren Gernikara beste batzuek, ordea, oinez egin zuten handik honakoa.

Eperlandaren gainean Joxemiel Barandiaranek esandakoa: "Hareek egiten ei ebezan ekitaldiak eta euki ei ebezan sinismenak ikusita, kristau erlijioaren kontra eta, agian, herrian ofizialki onartzen zan egoera sozialaren kontra gauzatu zan mugimendu klandestinoa ziran".

Joan zinetenok ibilalditxoa bergogoratu dezazuen, ordenan jarri dizkizuegu argazkiak hemen. Ea gustatzen zaizkizuen:

Ajangiz eta Muxikako kurtzean ateratako argazkian taldeko batzuk.
Lagun asko joan ginen eta argazki bakar baten sartu ezin ba denok.
Joan ginen denok agertzen gara argazkian? Inor falta bada errepikatu egin beharko dugu irteera eta argazkia berriro atera.
Hona hemen Joseba gure Berbalagunkidea. Honek egunero-egunero Arrate irratirako egiten du berba, eguraldiaren berri eta une horretan dagoen inguruko berriak ematen ditu. Gure ibilaldiaren berri eman zuela esan zigun. Badakizue Arrate irratia Eibar aldean entzuten dela, ezta?
Argazkian haizeak egindako triskantzak nabariak dira, galdetu bestela Zallatik etorritako Xabiri.
Jendea pozik agertzen da hor, Borikene baserriaren aurrean. Zer topatu ote dute bada?
Atsedena hartzea tokatzen da oraingoan, ezta Migel eta Frank?
Senar-emazteak dibortziatuta ala Txiki? Ana, ez sartu horien artean badaezpada ere.
Hara, hara Andrinua neurriak hartzen. Kana erdikoa da?
Mendi irteera barik, aterki desfilea egin zenuten ezta?
Hara, argazkilaria ere argazkian harrapatu dute.
Hemen Eperlanda! Akelarrerako prest? Ez duzuela akerrik ekarri?
Akelarrerako baino uger egiteko aro hobea dago hor, ezta Barrena eta Rosa Mari?
"Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik"
Zertan ari zarete? Galduta? Lasai, lehen Migel ikusi dut GPSa martxan jartzen.
Eperlandan bakoitzak bere jakinduria azaldu zuen. Horra hor Andrinua bere istoriatxoa azaltzen. Monolito horrek ez dauka plakarik , nork kendu dio?
Hemen Mariangelesek denak aho zabalik utzi zituen, zenbat kontu baina!!!
Honen kontatu beharrak ez dauka akaburik! Zer gertatu zen?
Behelainoa dago, ezer ikusten duzue hortik ala Karmen?
Hor goaz denok ilaran Ordorikarantza.
Ordorika gero eta hurbilago.
Hara ze polita den Ordorika!
Noren etxea da hori? Jabirena? zein da bere izena ba?
Han barrenean ikusten den etxe dotore hori zein da Usparitxa? Nor daki?
Antzina, emakumeak elkartzeko lekua izango zen labadero hau ezta?
Alpelarri horrek ere sasoi hobeak ezagutuko zituen, ezta?
Horra hor euriari gehiago egiten San Jose lorak (Primulak) ere.
Zeintzuk dira lora horiek, nork daki?
Hara iturri horren data: 1886koa dela dio. Nondik hartzen du ura bada? Sasoi baten garbantzuak egosteko uretan horra joango ziren ingurukoak, ezta? Nork dakizki horren kontuak? Ordorikakoek? Ea ba Jabi, Ani, Juantxu,... azaldu guri.
Hemen Oka ibaia Fuenterrabai parean, Ariatzan. Polita ezta?
Atxelipe txokoan mahaiaren inguruan, Itsasmendi txakolinari gustua hartzen.
Hemengo txoko gehienetako kontua, gizonezkoak alde batera, eta ...
... emakumezkoak beste aldera.
Atxelipe txokoa baino politagorik bai inon?
Dena gozo, dena ondo. Hurrengoan gehiago eta ahal bada hobeto.

4 comentarios:

Aniceto dijo...

Ibilaldi interesgarria egin dozuen hori. Erreportariaren lanak ere ez dauka ezer kentzekorik. Baina bidean galdutako kiloak berriro zeureganatu dozuez. Eta ez errurik bota Moisesi eta Bedari, danok be gustura zagoze Atxelipeko argazkian eta. Hurrengoan ni ere tartean izango nozue. Ani.

Anónimo dijo...

zenbat argazki!!

Anónimo dijo...

Ze ederto pasatu genuen, ezta? Hurrengoan be ni banoa zuekin. Segitu horrela lan egiten. Mosu bat

jabi dijo...

Jabiren etxea lez agertzen dan hori MENDIGUREN deitzen da, baina danak MENDIGUNE deitzen dautsie.