Aratuste domekako egitaraua Gernika-Lumon: 11:00etan Diana gaiteruen laguntzarekin. 12:00etatik 14:30etara Lehorreko kukaina, oilar jokoa eta tostada banaketa Foru Plazan. 12:00etan Irrintzi erakustaldia Kultur Etxeko balkoitik. 12:00etan Bizkaiko gaiteruak eta erraldoien kalejira. 12:00 Lantzeko inauterien erakustaldia Foru Plazan.
BERBALAGUNek ere egitarauan bere aportaziotxoa egin zuen, ezetz igarri zein izan zen geure parte hartzea. Jakina, irrintzi erakustaldia kultur etxeko balkoitik geuk egin genuen.
Gurekin izan genituen Asier eta Ager txalapartariak eta Pablo eta bere taldetxoa adarra joten.
Lantzeko inauterien erakustaldia egiten Elai-Alaiko dantzari taldea.Marro jantzita Elai-Alaikoak dantzan; nork daki zein dantza den?
Balkoira irten baino lehen prestaketak egin behar dira. Batak buruko zapia falta duela, besteak kapela ahaztu zaiola, .....
Zer Nekane, maleta ezkutatzera zoaz, ala Ona dendaren propaganda egiten?
Hori, hori! elkarri lagundu egin behar zaio. Gero magia egiteko zer ezkutatu behar duzu kapela barruan Lutxi?
Irrintziak bota baino lehen yoga ariketaren bat egin behar da ala Nekane? Batzuk ausartak dira gero! hara hor Txori Herriko Oihana ? adarra inoiz jo barik entrenamenduak egiten jendearen aurrean joteko.
Zuk bai sortea Joseba, orain ere neska-laguna zure ondotxoan.
Koplak albo batera utzi eta ekin lanari. Ea nolako tonoa dugun bakoitzak, hasi atzetik eta bota irrintzia sailean. Eztarria berotu behar da, non dago zahatoa?
Ederto, orain batzuk hasi eta irrintzi potentea duzuenok amaitu.
Hara, eskutxutik oratuta zaudete, zer gertatzen da ba?
Hasi da ekitaldia. Adarrarekin batera Arantzak eta Margarik irrintzika, zantzuka "Gora Gernika-Lumoko Aratusteakakakakakakaakak" esan zuten, ...
"gora gu eta gutarrak" be bai, ijijijiji!
Balkoia txiki geratu zitzaigun, irrintzi potentedunak aurrean jarri genituen, baina atzean hor agertzen den beste horrenbeste lagun daude irrintzi hasierak, laburragoak, eta ..... Hurrengoan alboko balkoiak ere hartu beharko ditugu.
Gizonezkoak ere hor izan ditugu aurton, ongi etorri!
Hau "ermosurie" lana amaitu ondoren denok lasai, ezta? Atze-atzean daudenak ez dira argazkian agertzen; ai-ai-ai nor izan da argazkilaria?
Txalapartariren bat ere agertzen da hor. Gure maestra ere lasaitu da, ezta Amaia? eta Margariren eta Edurneren irrintzia sakona gero!
2 comentarios:
Ni, azkeneko argazkietan, behe-behean ezkerretara agertzen naizena naiz, ijijijijiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!!!!!
Gora Gernikako berbalagun santzolariak aiaiaiaiajiiii!!
Txorierritarrok primeran pasa genuen, santzoka, adarra jotzen... eta hamaiketako gozoa jaten! Ummmm!
Eskerrik asko Pili, Amaia eta beste guztioi!
Hurrengoan berriro joan baietz!
Laster arte!
Publicar un comentario