"Xinthia, Ziklogenesis Lehergarria" zegon iragarrita, baina ez dagoenez BERBALAGUNkideok beldurtuko gaituen ekaitzik, han joan ginen ausartenok (32 lagun) mendirik mendi, eta arazorik gabe burutu ahal izan genuen otsaileko mendi irteera.
Paraje zoragarriez gozatu ondoren, 12:30etarako Gernikan ginen bueltan.
Hara zelako argazkiak atera genituen:
Talde horretan berandu heldu ziren batzuk falta dira, nortzuk? Jabi eta Marian.
"Cuatro Bancos"etik Gernikara begira, polita ezta?
Lumon, labaderoa konpondu egin dute eta giltzapean dagoenez ezin izan genuen ikusi. Noiz zabaltzen duten nork daki? Iturria 1884an egindakoa dela jartzen du plakak. Atzo goizekoa, ezta?
1051koa dugu LUMO lehenengoz aipatzen duen idatzizko dokumentua.
Neskak, kubatak egin behar dituzue ala? Bai, badakit limoiak hartzeko baimena eskatu zenutena!
Torreren azalpenak tokatzen dira orain. Ea Torre, zer diozu? Phorzeimekoek, hemen egon zirenean, jarri zituztela arbolan dagoen moduko plakak Gernika inguruetan?
Zenbat auzo dituen Lumok gero!
Bagoaz Kosnoagarantza.
Erromadak zabaldu eta barrura; kontuz minik hartu barik eta azkenak itxi erromada. Baten batek estropozu egin eta behera jausi zen. Eskerrak ezer apurtu ez zuena. Nor izan zen bilin-bolaka ibili zena? kontatu, kontatu..
Beste erromada bat zabaldu eta itxi, aurrera neska-mutilok! Kosnoaga gaina hortxe bertan dugu.
Hara nolako panorama ikus daitekeen Kosnoaga gainetik Urdaibaiko zati handi bat: Foru, Kortezubi, Arteaga, Ibarrangelu, hondartzak, padura, kantera, Ereño Zahar, Atxarre, ...
Lumo atzean utzi eta Errigoitirantza.
Zaldiak ere geuri begira dauzkagu; zein arrazatakoak diren badakizue?
"Ur deposito" dotoreagorik inon bai? Argazkiko batzuek horko kontu franku dakite.
Madalen Aurrekoa agroturismoko Elenari bisitatxoa egin genion. Ikuspegi ederra dute hortik, bai horixe!
Errigoitiko Eleizalde auzoan "kopotxua" egin, ur apur bat edan, eta bideari ekiteko moduan jarri ginen.
Bilikarioa albo batera utzi eta bide politago batetik eraman gintuen Txikik.
Bidaguren auzotik behera.
Geldi hor! argazkia atera behar dugu-eta.
Gernikako Mikiene baserria da han beheko trokan agertzen dena; errekak berak ematen dio izena.
Gorantza baino beherantza errazago, ezta?
Santa Luzia auzoan eraikitzen ari diren etxe batzuk dituzue horiek, zortziehun etxebizitza inguru. Ezagutu ere ez dugu egiten orain paraje hori.
Santa Luzia ermita.
Lehengo Santa Luziako eskolak eta parke berriztua. Elai-Alai dantzari taldeak bere 75. urteurrenean, oroigarri bat jarri zuen Santa Luziako hariztian, Erregelak, bertako dantzari ohien oroimenez.
1 comentario:
Gernika-Lumon eta inguruetan, euskararen indarra Ziklogenesisaren antzekoa da, gero eta indar handiagoa hartzen du. Horretan badaukagu zer esanik berbalagunok. Mendiko landare eta zuhaitzak ere irriparrez agurtzen gaituzte, "kaixo, lagunok, aurrera" esanez. Martxoaren 27an beste urrats bat gehiago. Ani.
Publicar un comentario