Pasialekuko magnolioa
Magnolioa elurpean (2010-03-08)
Izatea eta izan nahia
nor baino nor;
magnolio pinportak
elurpean lotsor.
Udaberriak esnatu nahi,
baina neguak darrai.
Natura naturaren etsai?
Magnolioa loran (2009-03-19)
Magnolioa loratuko da
eguzki brintzetan nir-nir
zabal, argi...
Negua negu, izadiak
bere bidea dagi.
2 comentarios:
Mangolioari poesia dario ;D
Aizue! Magnolio horrek zer esan ugari ematen du, baita poesiak sortzeko inspirazioa ere! Nor da poeta hori? Hurrengo Ezetz Jakin-erako galdera izan daiteke? Agian. Ani.
Publicar un comentario