Pages

2010/03/04

Otsaileko "Ezetz jakin" lehiaketa

Dagoeneko otsaileko "Ezetz jakin" lehiaketak badu irabazlea: Aitziber Arrien Asteinza. Nere Kabia jatetxeak eman duen saria jaso zuen Serafinen eskutik.
Hile honetan laurogeita hamabost erantzun jaso ditugu eta horietatik erantzun guztiak zuzen hirurogeita bostek izan dituzte.

Saria jasotzeko unean, Igone Olabarria (AEK), Serafin Nere Kabiako jabea, Aitziber Arrien irabazlea, Joana Urrutia (Aita Villasante Udal Euskaltegia), Ekain Ormaetxea kultura zinegotzia eta Pili Ibarra (Berbalagun).

Oraingoan zorterik izan ez baduzu, ez etsi baduzu martxoko lehiaketan beste aukera bat eta. Lehiaketa papera eskuratzeko jo Liburutegira, Udal Euskaltegira, AEKra, EPAra, kultur etxera, udaletxera, Omago jatetxera, institutoetara, eskola-ikastoletara, kiroldegira, ..... eta martxoaren 26rako bete eta sartu horretarako kultur etxean dugun buzoian.

No hay comentarios: