Guztira 70 lagunek erantzun dituzte maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketaren galderak. Emilio Martin izan da, zuzen erantzun dutenen artean, bi lagunentzako otordua irabazi duena. Omago Txiki jatetxeko Felipe Omagojeaskoak eman zion atzo saria.
Gauza bitxia ere izan dugu oraingoan, postaz jaso dugu Vallecasetik (Madril) bidalitako "Ezetz Jakin" lehiaketa beteta. Eskerrik asko Gerardo. Laster jarriko dugu blogean ekainekoa eta ea oraingoan ere parte hartzen duzun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario