Pages

2011/06/02

Astebururako eguraldia
























Kaixo berbalagunok! asteburu berezia berbalagun taldeetan gabiltzanontzat. Zapatuan Euskal Herriko berbalagun talde guztiak batuko gara Elizondon. Mihia astintzeko leku aproposa eta Euskal Herrian barrena gure modura dabiltzan lagunekin harremana egin eta ezagutzeko aukera aparta.


Zer moduz joango zaigu asteburuan eguraldia?


Ostirala, bezperan bezala motel antzera joatekotan da (HERTZAINAK taldearen abestiak dioen modura). Zeru lainotsuak eta aterri antzean joango da eguna. Tenperaturak 20 graduren marra gainditu ezinik bailaran (Gernika, Busturi , Bermeo...) haizeak ipar ikutua izango du aurreko egunetan izan dugun antzera, agian ahulago. Baliteke tantaren bat izatea iluntze aldera baina okertze handi barik, ganora handi gabeko eguna oro har barikukoa.


Zapatua (Mintza Eguna Elizondon) Pirinio inguruan dagoen zurrunbiloak desegonkortu egingo du aroa. Goi geruzatan aire hotza bidaltzekotan da gure parera eta horrek ekaitz batzuk ekar ditzake. Ez dirudi ekaitz gogorrak izango direnik, baina tarteka zaparradaren bat edo beste botako du. Elizondon gure eskualdean baino arrisku handiagoa dago, zurrunbilotik gertuago dagoelako. Aterkia eraman beharko dugu Elizondora, tenperaturak bezperan bezalakoak izango dira, 20 bat gradu ingurukoa.


Igandean, aro desegonkor honekin jarraituko dugu; eguna lainotsu esnatuko zaigu, euri tanta batzuekin, baina gauza handirik ez da izango. Eguerdi partera ekaineko eguzki tentea dela-eta ostarte batzuk izan genitzake, baina berriro iluntze aldera estali egingo du eta zaparradaren bat edo beste izan daiteke. Tenperaturak antzera xamar, agian pixka bat gorago.


Ekainaren 1ean hilberri izan da eta ekaina ipar haizearekin hasi zaigu. Baliteke ipar haize honek, aspaldiko partez, egun batzuk egitea geurean, aurten askorik ez dugu ikusi eta horrek gurean lainoteri eta euri pixka bat ekartzen du normalean. Ekaina, ipar haizearekin joango ote dan?


Ez dakigu, baina adi egon beharko dugu ilargiak eragina handia dauka naturan eta Euskal Herrian betidanik kontuan hartu dugun elementua delako.


Aupa Berbalagunok, larunbatean makina bat dantza eta berba egin behar dugu, gorputza eta mihia astinduz.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Orduan bihar aterkia eroan behar da, Joseba? Ze ondo babesten dozuzan zure iragarpenak aterkipean!!! Baina holan hobeto, badaezpada ere. Bihar arte, seguru ondo pasatuko dogula. Ani.