Ekainaren 18an izango da I. Mihiluze txapelketa Gernika-Lumon. 16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte. Elai-Alai aretoan egingo da goizeko 11:00etan hasita.
Mihiluze jokoa eta galderak prestatzeko Gernika-Lumora eta Busturialdera egokitzen saiatuko gara, bertoko berbak erabiliz, gure altxorrak hartuz eta jolaserako baliatuko ditugu. Telebistan egiten dituzten probetatik ia denak sartuko ditugu fase desberdinetan.
Mihiluze telebista saioa egiten dutenen onespena dugu eta saioaren beraren elementuak erabiltzeko baimena ere.
Lehenengo hiru bikoteentzat sari onak izango dira, baina bikote guztiek eramango dute saria etxera, kamisetak eta Mihiluze jokoa.
Txapelketaren aurkezpena egin genuen maiatzaren 30ean.
Bikote parte-hartzaileek erabiliko dituzten atriletan egin genuen aurkezpena.
Sariak ikusgai ditugu Bikaña altzari dendan. Lehenengo saria Zita Emperatrizen asteburu bat Ekuador Bidaiak oparituta. Bigarren saria Urdaibaiko produktuekin otzara bi Zimela jatetxeak oparituta. Hirugarren saria Zetazeoak ikusteko ibilaldia itsasontziz Madariaga Dorretxeak, Biodibertsitate Zentroak oparituta.
1 comentario:
Zorionik beroenak hau antolatzeko ideia eta ausardia izan dozuenoi, aurkezle lanak egiteko ardura hartu dozuenoi, eta parte hartzera animatu zarien danoi. Gure txaloak lagun izango dozuez bihar. Ani.
Publicar un comentario