Pages

2011/06/11

Bernardo Atxagarekin solasaldia

Bernardo Atxaga entzuteko gogoz hurbildu zen jendea kultur etxeko erakusketa aretora, hirurogei lagunetik gora. Idazleak jaso zuen galdera zaparrada entzunda, agerian geratu zen ikasturte honetarako irakurtzeko proposatu genuen "Zazpi Etxe Frantzian" liburua, gehienok behintzat, irakurri duguna.

Ikus-entzuleen esanetan ohorea eta luxua izan zen guretzat halako maila duen idazlea gure artean izatea. Hurbil-hurbil sentitu genuen. Erraz eta argi azaltzen daki kontatu nahi duena, etorri handiko gizona.

Denon jakin-nahiak asetu ondoren, liburuak sinatzeko tartetxo bat izan genuen eta bere berbek gure barruan ez ezik esku artean ere bere autografoa eraman ahal izan genuen etxera.

liburuak sinatzen



Oharra: Hurrengo ikasturtean, irakurtzeko libururen bat edo idazleren bat proposatu gura baduzue proposatu eta gehienon gustuko idazlea aukeratuko dugu.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Batzuk penatan daude, liburua etxean ahaztuta joan ziren eta Atxagak ezin sinatu ba. Hurrengoan izan beharko da.