Pages

2011/06/28

Mendi irteera eta ardo dastaketa

Ikasturteko azkeneko irteera egin genuen 25ean, Zugastieta-Ibarruri-Ajuria-Oka-Ariatza. Programatuta geneukan moduan 13:00etarako Ariatzan egon ginen 13 kmak eginda. Elkartu ginen 59 lagunok Urdaibai Patronatoak oparitutako txapel berdeak jaso genituen.


Ariatzako Atxelipe txokoan Ramon Bilbao ardoaren dastaketa egin genuen Igor Basterretxearekin, baina edateko jan egin behar denez gure sukaldari partikularrek makina bat pintxo prestatu ziguten.


Hona hemen Jon Mikelek ateratako argazki dotoreak:
Esturon atera genuen talde osoaren argazkia eta Iratxek prestatutako triptikoak banatu genituen.


Ibarruriko San Pedro baseliza, Bizkaiko landatar estilo gotikoko tenplu interesgarrienetakoa. Arku zorrotzeko etartea eta leiho bitxia dira ermitaren elementu deigarrienak.

Ibarruriko Andra Mari eliza, 1930. urtean eraikitakoa.


Eskualdean mantentzen den ferratokia. Garai batean auzo guztietan zeuden animaliei ferrak jartzeko erabiltzen ziren eraikuntza bitxi hauek.


Probatu barik ez gara geratuko, ezta "Torre"?


Mertzedariak etxe horretan egon ziren gaur egun Errenterian duten konbentura joan baino lehen.


Burdaria auzorantza goaz.


Aldats batzuk igo eta laster gaude goian.


Eguzkiak polito jotzen du, ezta?


Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, geratu barik gora.


Urkiolako errebuelten antza du honek be. Aupa Marije!


Uxue, Eneritz eta Mari Karmen sasoian daude.


Nekatuta, baina ixildu ezinik.


Makina bat euli-mando eduki zituen gure astotxuak. "astotxoak, gure astotxoak, astotxoak, arrantzarik ez, ..."


Auzokoa baserria, Auzokoa tabernako Edu eta Piliren txapelan Auzokoa jartzen du, hau bai kasualitatea.


Oiz mendia gure begien aurrean.


Zeintzuk dira mendi horiek, Durango mendiak?


Ajuriatik Okarantzako bidea, zoragarria!


"Txorien Bartoloa" azelgak zaintzen; ziazerbak esan beharko nuke?


Atxelipera heldu eta mahaia prest, lora eta guzti.


Gure sukaldari partikularrak jo eta su lanean.


Zer dago jateko? tortillak, piperrak, gazta, txistorra, ...


Mar de Frades albariñoak izotz gehitxoago behar du.


Denok Igor Basterretxearen azalpenei adi.


Botellak nola zabaldu? hori izan zen lehenengo azalpena, ...


Zeozergatik dute botellek aho ingurua zabalagoa, zergatik?


Ana Larrañaga enologoa be, beste guztion modura, Igorren azalpenei adi.


Behar duen tenperaturan dugu, itsasontzia agertu da-eta. Bestela ez omen da itsasontzia ikusten.


Albariñoa denon gustukoa izan zen.


Nolako termometroa erabiltzen duten erakutsi zigun Igorrek.


Amaieran Moisesek okasiorako egindako bertsoak abestu genituen. "..., ardo zaharra dastatuz, aittuen antzera, ..."


Batzuk mahaian eserita, beste batzuk sukalde ondoan eta besteren bat barra ondoan, baina denok kantuz. "..., Muxika, Gorozika eta Ibarruri, gaur egun hirurak bat, lehenau hiru uri. ..."


"Zugastieta, Esturo, Ibarruri gero; Burdariasen gora, eguzkia bero!!! ..."


"Udako solstizio madarikatua, laino bako eguna, a ze pekatua! ..."


..., Berbalagunekoek halan eskatuta. Baten bat egongo da ondo kezkatuta."


"Ramon Bilbaori eskertuz goxoa dago ta, ..."


"Gaur badaukagu nori "zorionak" opa. ..."


"... Jaso danok batera baso edo kopa, eta Ana Marigaz egin daigun topa! "


"Ana Marik hartu dauz, gure uste onak. Bere eguna da ta bihotzez emonak. Berandu heldu jakuz beste baten sonak, ez dakit nor dan baina Dabit zorionak"






"Kulo" eman genien Mar de Frades, Cruz de Alba eta Ramon Bilbao ardo zurien botellei. Eskerrik asko Ramon Bilbaori eta, batez ere, zuri Igor. Datorren urtean gehiago eta, ahal bada, hobeto.

6 comentarios:

Jon Mikel dijo...

Amaitu da Berbalagunon ikasturtea. Oso ondo pasatu dugu Txikik prestatutako ibilaldi guztietan.Zorionak Pili, jarraitu horrela. Baina orain zer egin behar dugu urrirarte? Noizko hurrengo BerbaVermutha? Ondo igaro oporrak. Bueltararte.

juani dijo...

egunon¡ikusi ditut argazkiak eta envidiak eman dit ,eguraldia super ona izan zen, espero dut hurrengora joatea.

Anónimo dijo...

Eskerrik asko Piliri eta baita Jon Mikeli ere, zure argazkiak bai ederrak!!,berbalaguneko mendi irteeretako parte garrantzitsu bihurtu dira.
Eta berbavermutha egiteko, edozein egun da aproposa.

pili dijo...

Neu be prest nago berbabermutarako. Noizko geratuko gara ba? uztaileko zapatu eguerdi baterako, ordu batetan Brasil tabernan? Baina eguna zehaztu behar dogu, uztailaren 9an, 16an edo 23an. Aukeratu data bat eta hemen jarri idatzita, baina idatzi zeuon izena be, bestela ez dakigu nortzuk alkartuko garen. Gora mendi irteera osteko taldea!!!!

Alberto dijo...

Mendi irtera guztiak oso politak
izan dira ezkerrak antolatzailei
prestatzen edo argazkiak egiten
egon zarenoi. Uda on pasa eta
hurrengo ikasturterarte gogotzu
joango gara

Anónimo dijo...

Hau bai kurtso amaira ederra! Mendi irteera zoragarria Txikik eta bere ekipoak prestatua, argazki ikusgarriak Jon Mikelek atereak, ardo eta pintxo dastaketa zaporetsua Igor, Moises, Beda eta abarri esker, eta antolaketa perfektua Piliren trebezia bitarteko. Eta talde mundiala Berbalagunekoa! Holan amaituz gero, hurrengoa noiz hasi irrikitan gelditzen gara. Berbabermuterako bota abisua, ahal badot ni be han izango naz-eta. Ani.