2012/03/06

Aratuste domekan irrintzilariak


Aratuste domekan, kultur etxeko balkoitik irrintzilariak edo zantzolariak eguraldi eskasari kolore puntutxua ipini genion.Txalapartiak ere gurekin izan genituen. Hara Txebik ateratako argazkietan zeinen dotore gauden:

"Gora aratusteakakakak,..." Gure saioari horrela eman zion hasiera Oihanak.
Pena da ez entzutea, baina zeinen irrintzi politak egiten dituen Oihanak!
Hemen irrintzi kanona egin genuen, laburrenetik luzeenera. Bata hasi eta besteek amaitu.
Gure eskuak izan ziren gure mezulariak, bakoitzak noiz hasi eta noiz amaitu behar zuen seinale izan ziren. Guk bai, punta puntako teknologia.
Eta gure txalapartariak? Zein da Joseba eta zein Ekain?
Une batzuetan mikrofonoa itzalita izan genuen, hurrengoan mikrofono gehiago behar ditugu!
Gure lanaren truke txakolintxuak eta pintxoak hartu genituen. Hurrengorako ere gu prest.

2012/02/29

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu sariduna, Victor Delgadok bi lagunentzako afaria irabazi du Gernika jatetxean. Hirurogeita zortzi erantzun jaso ditugu eta erantzun guztiak zuzen emanda berrogeita zazpi izan dira.
Oraingoan zorterik izan ez baduzue, ea martxokoan duzuen. BOLIÑA Barria jatetxeak emango du hurrengo saria.

2012/02/24

Biharko irteerarako triptikoa, labetik atera berria



Hona hemen "labetik atera berria" biharko irteeran banatzeko Iratxe Uriguenek prestatu digun triptikoa. Irteerara zoaztenok bertan jasoko duzue paperean, baina oraingoan joan ezin zaretenok, hurrengo baten lagunekin ibilaldi hau egin dezazuen, hemen har dezakezue.
Biharko eguraldi ederra aginduta dago; beraz, atera nagiak eta goizeko 9:00etan puntual puntual udaletxearen aurrean ikusi nahi zaituztet, oraingoan ez duzue ez etortzeko aitzakiarik.

2012/02/22

karnabal martitzenean "marro" jantzita

Dantza ikastarokook, aurton ere, haratuste martitzenari antza emateko, marro jantzi eta dantzan ez ezik trago batzuk ere hartu genituen.
Nor da nor?

Oharra: Sobran geratu zen kajako diruarekin hurrengo klaseetarako ura erosiko dugu.

2012/02/21

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Bete eta sartu kultur etxean dugun buzoian 25a baino lehen. Lagun birentzako afaria Gernika jatetxean irabaz dezakezu.