2014/10/30

Busturialdeko HITZA digitalean agertu gara

Atzo Busturialdeko HITZA digitalean argazki hau eta beste lau atera zituzten. Gure blogetik aterako zituzten argazkiok. Hala ere, ematen duten datu bat gehiago zehaztu nahiko genuke; 35 lagun inguru izan ginela irteeran aipatzen dute, baina 43 lagun izan ginen.

Oharra: gogoratu datorren hilean, azaroan, 29an egingo dugula mendi irteera. Gorde egun hori zeuon agendan.

2014/10/24

Biharko mendi irteerarako triptikoa


Bihar mendi irteeran triptiko hau banatuko dugu. Dena delakoagatik ezin bazarete etorri, hemen jaso hurrengo baten zeuon kontura egiteko.

2014/10/20

Ikasturteko lehen mendi irteera 25ean

Ikasturteko lehenengo mendi irteera urriaren 25ean egingo dugu, Gernikatik Gernikara. 13 kmko ibilbide horrek 285 metroko desnibela izango du. Parte hartu gura duenak eman dezala izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.
Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurretik irtengo gara.
Larunbat horretan "Txu-Txu"koek Astelehentxutxu antolatu dute. Eurekin bat egiteko ibilbidearen amaiera euren gunean izango da, merkatu plazan.

Erdu gurekin!!!


2014/10/17

Prentsaurrea egin genuen urriaren 15ean

2014-2015 ikasturtea aurkeztu genuen Elai-Alai areto txikian. Bertan izan ziren Espe Uriarte euskera zinegotzia, Jaione Iturbe Aita Villasante Udal Euskaltegiko arduraduna, Maite Asenjo AEKren izenean eta Bittor Zarrabeitia Euskera teknikaria
Bertan esan zirenak entzuteko edo irakurtzeko jo helbide hauetara: http://vimeo.com/109108213 Oizmendi telebistako sailera eta Lea-Artibai eta Busturialdeko Hitzara (2014-10-16)

2014/10/06

Euskal Jaia, 2014-10-04an

Berbalagunek pregoia eta txupina. Uxue eta Ani izan ziren gure ordezkariak.
"Zer gara gu? Nor gara gu? Euskotarrak gara gu! Halan diño kantu zaharrak, eta halan sentitzen dogu guk." ...
... "Ondo etorri gernikarrok eta ondo etorri Gernikara. Gure ateak zabalik dagoz danontzat, eta prest gagoz danongandik ikasteko, baina beittu zuek be gugana eta ikusi zer daukagun irakasteko: kultura, ohitura, hizkuntza, folklore eta historiaz betetako herri bat. Gure herria. Ez onena ez txarrena; geurea. Eta kultura bat; ez onena ez txarrena, geurea. Eta hizkuntza bat: geurea. Ez gatxena ez errezena: geurea." ...
 .... Ondo pasau! Zer gara gu? Nor gara gu? Euskotarrak gara gu!
... Gora Gernikako Eukal Jaia! Gora Euskal Herria! Gora Berbalagun!!!

2014/10/03

Pregoia eta txupina Berbalagunentzat Euskal Jaian

Bihar, Gernika-Lumon Euskal Jaia. Aurten, Berbalagunek irakurriko du pregoia eta txupina ere geuk botako dugu. Uxue eta Ani izango dira gure ordezkariak.
Ikasturtea hasteko modu berezia aurtengoa, ezta?

Zer gara gu? Nor gara gu? Euskotarrak gara gu!

Gora Gernikako Euskal Jaia! Gora Euskal Herria! Gora BERBALAGUN!