2010/11/29

"Ezetz Jakin" lehiaketa

Gogoratu azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa martxan dugula eta betetzeko epea amitzear dagoela. Beraz, lehenbailehen bete orria eta Kultur Etxean entregatu. Orria bete eta dagokion lekuan entregatuz gero Boliña Zaharrean bi lagunentzako aparia irabaz dezakezu.

2010/11/25

IRTEERA

Prestatu dugu ikasturteko lehenengo irteera!!!
Gurekin etorri nahi baduzue 27an, zapatuan, goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean egon beharko duzue, hortik abiatuko gara-eta. Gautegiz-Arteagaraino oinez joango gara eta Elai Bird Center ikusi ahal izango dugu.
Ostean, Antoliñape kultur taldekoek hamaiketakoa prestatuko digute, eta tripatxoa bete eta gero autobusez itzuliko gara.
Hemen daukazue kalean ikusi ahal duzuen kartela: