2013/05/27

Mendi irteerako argazkiak

Zapatuko irteeran 48 lagun elkartu ginen. Eguraldia ere lagun izan genuen, ez zigun euririk egin. Basoz baso, auzoz auzo, landaz landa, ... ibiltzeko aukera izan genuen. Aparteko ibilbidea prestatu zigun "Txikik". Urkietako artearen aurrean argazki dotorea, ezta?
 Landetako lore artean, gu ere lore sentitu ginen.
 Oraingoan, Jon Mikel izan genuen argazkilari.
Batzuk hasikeratik berotuta.
 Argazki kamararen aurrean desfilea egin genuen.
 Iledan, bata bestearen atzean, ...
 , ... Tramatik gora  Muxikarantz, ...
 , ...
..., Lurgorri, Santa Luzia, Tramara bide luzia;
Muxikara bitartean bada zer ikusia.



Zer arrazatakoak dira?
 Pirenaikak? Frisonak ez behintzat.
Ahuntzak, ...
Urkietako artea, historiaren partea; eguzkitik babesteko parabako gerizpea.
Aharitoa topeka aritzeko prest.
Urkieta parean kopautxua egiten.
Txokolatea, platanoa, gailetak, fruitu lehorrak, mahats-pasak, zer gehiago?
Urkietako artearen ezaugarriak: Perimetroa: 1,3metrora 4,3m. Altuera osoa: 12m. Zabalera (adaburuaren diametroa: 26m.
Urkietako artea, Muxikako San Roman auzoan, 1995eko maiatzaren 16an "Aparteko zuhaitza" izendatu eta babestea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.
Usparitxara bidean, Atxeliren magalean, ...
..., atsedena hartu leike Txakaleko hotelean.

Astoak joko bat eta bera ostikada.
Ugarte auzoan, Muxikako udaletxearen aurrean talde argazkia atera genuen.
Auzo doterea Ugarteko auzo hau.


Beñat Intxausti ospetsu egin da txirrindularitzan. Hemen inguruan jaiotakoa da,  baina Muxikak beste txirrindulari ospetsu bat ere izan zuen: Balentin Uriona. Udaletxeko horman du bere argazkia, izena eta izana.

Oharra: Ekaineko irteera 29an egingo dugu. Gorde egun hori mendirako.

2013/05/23

Mendian banatuko dugun triptikoa


Zapatuan, mendi irteeran banatuko dugun triptikoa hemen. Dena  delakoagatik etorri ezina badaukazue, inprimitu  eta hurrengo baten egin ahal izango duzue "Txiki"k prestatu digun ibilbide polit hau.
Iratxek, lanpetuta dabilenez, ezin izan digu egin triptikoa, baina ordezkoak, Moisesek, bai.


Mendi irteera 25ean

Astindu nagiak! Zapatuan mendi irteera. 16km baino ez. Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara. Gora mendia!!!!!!!

2013/05/20

Martitzenean, Euskal Erromeria Pasialekuan

Martitzenean, maiatzaren 21ean, iluntzeko 8:00etan, Euskal Erromeria egingo dugu Pasialekuan. Segundo Olaeta musika eskolakoak eta Elai Alai dantzari taldekoak  izango ditugu laguntzaile. Ekarri dantzarako gogoa eta jaietako laukidun zapia.
Eguraldi iragarleek diotenez aterri egongo da! Aprobetxa dezagun ater unea elkarrekin dantzan egiteko.

2013/05/18

Maiatzeko mendi irteera 25ean

Maiatzeko mendi irteera 25ean. Gernika-Lumo, Santa Luzia, Trama, Muxika Ugarte, Urkieta (artea), Txakale, Usparitxa, Ariatza izango da ibilbidea, guztira 16 km, desnibela 400m.
Betiko lekuan elkartuko gara, hau da, kultur etxearen aurrean, goizeko 9:00etan. Ea ordurako zerua lehortzen den eta euritako barik egin genezakeen txangoa.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal euskaltegian.

2013/05/16

Euskal Erromeria 21ean

Aurreko urteetan egin dugun moduan, maiatzaren 21ean, asteartean, euskal erromeria izango dugu, iluntzeko 20:00etan, Pasialekuan. Segundo Olaeta musika eskola izango dugu soinua jartzen eta Elai-Alai dantzari taldeko Leire eta Zirats gidari. Ekarri jarrita jaietako laukidun zapia.
Atsedenaldietan, zintzurra bustitzeko, Bizkaiko sagardoa izango dugu.
Zabaldu mezua eta erdu gurekin izerdi apur bat botatzen.

2013/05/15

BAKEAREN DOINUAK-II


Segundo Olaeta musika eskolak antolatutako jaialdian hainbat taldek  hartu genuen parte, Andra Mari Koralak, Elai Alai dantzari taldeak, Ros dantza eskolak, Bermeo eta Mungiako koralak, musika eskolakoek eta BERBALAGUNeko sei irrintzilarik. Aurkezlea Amaia Uribe izan zen.
Entsaioek bere ondorioak izan zituzten; mundiala izan zen, hobeto ezin! Gutariko bi, musika bandarekin batera, oholtza gainean izan ziren eta beste laurok jende artean.
Goiko argazki hori Txebi Arriagak atera zuen. Eskerrik asko Txebi.

2013/05/14

Maiatzeko "Ezetz jakin" lehiaketa


Hona hemen maiatzeko "Ezetz jakin" lehiaketa. Oraingoan,  ANAIAK tabernak emango du saria, lagun birentzako afaria. Bete orria eta maiatzaren 31rako sartu kultur etxean dugun buzoian. Ea zortea duzun!
Lehiaketa orria kiroldegian, euskaltegietan, udaletxean, kultur etxean, tabernetan, ikastetxeetan, museoetan edo gure blogean topatu ahal duzue.
Ea osoa betetzeko gauza zaren!

2013/05/09

Mintza Eguna ekainaren 1ean Elgoibarren

Hona hemen iaz Santurtzin Mintza Egunean ataratako argazki batzuk. Aurtengoa Elgoibarren ospatuko dugu ekainaren 1ean.






2013/05/08

Apirileko "Ezetz Jakin"eko irabazlea

Apirileko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu irabazlea, Maite Idoiagak lortu du saria. Bere izenean Ai Ene! jatetxeko Elenaren eskutik Erlantzek jaso du afarirako agiria. 
Oraingoan, 72 partaide izan ditu lehiaketak.

Maiatzeko saria ANAIAK tabernak emango du. Beraz, animatu betetzera eta nork jakin, hilabete honetako saria zurea izan daiteke!

2013/05/07

"GERNIKA SUTAN" kale antzerkia

 Aurreko urte bietan egin zen bezala, aurten ere hainbat herritarrek "Gernika Sutan" kale antzerkia egin dugu. Berbalagunen laguntza eskatu zuten eta guk ezetz esaten ez dakigunez parte hartu genuen.
 Gurekin batera izan ziren, gure txalapartari prestuak, Joseba eta Ekain.
Taldeetako ordezkari bina oholtza gainean, abesti bateko ahapaldi bana abesten. Amaia eta Pili izan ziren gure ordezkariak.
Hona hemen Pasialekuko zatian ateratako argazki dotore bat.

Gure lanaren truke pintxo eta trago ugari izan genituen Astran.
Gora Gernika Sutan!!!!!!! 

Oharra: "Gernika Sutan" antzerkian lagundu dutenak eskertu dituzte.
Emandako laguntza aitortu die Gernika sutan-en talde eragileak antzerkia egiteko babesa eman duten guztiei: " Gernika-Lumoko musika eskola, Gaudeamus korala, Elai-Alai dantzari taldea, Gazteak, ileapaindegi eskola, irrintzilariak (Berbalagun), txalapartariak, txistulariak, kultur etxea, Udala, ostalariak, merkatariak, GRT eta batera edo bestera babestu gaituzuen boluntario guztioi, eskerrik asko!"