Pages

2015/11/30

"Hamaika orduko irakurraldia" abenduaren 3an

Abenduaren 3an, "Hamaika orduko irakurraldia" egingo dugu. Aurten, Hamaika pauso liburua irakurriko dugu. Goizeko 9:00etan hasi eta 20:00ak arte; azken hamar minutuak Ramon Saizarbitoria idazlearentzat  gorde ditugu.
Amaieran, irakurleon argazki erraldoia eta kopautxua.

2015/11/27

Bihar banatuko dugun triptikoa


Bihar, mendi irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik gurekin etortzerik ez baduzue, jaso hemengo informazioa, eta hurrengo baten zeuon lagunekin egin ahal izango duzue.

2015/11/18

"Ezetz Jakin" lehiaketa


Ikasturteko lehenengo "Ezetz Jakin" lehiaketa martxan. Oraingoan, Allende Salazar ikastetxekoek prestatu dituzte galderak.

Aurreko ikasturteetan erabili dugun prozedura bera erabiliko dugu: jaso, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu jarritako epea baino lehen, azaroaren 27rako.

Lagun birentzako afaria emango du SAKONE jatetxeak. Ea zorterik duzun eta zeuri egokitzen zaizun.