Pages

2012/09/25

Bisita gidatua ASTRAn

Irailaren 18an bisita gidatua antolatu genuen Berbalagunkideontzat. Goizeko 10:00etan Astra aurrean elkartu eta Oizmendi telebistarekin batera eraikin berriztua eta bunkerra arakatu genituen.
 Hara, nolako gehigarria egin dioten. Nor da egilea?
 Telebista noiz etorriko zain izan ginen sarreran.
 Gidari lanak  Izaskunek eta Jaionek egin zituzten  .
Oizmendik den-dena grabatu zuen. Beraz, zuen burua telebistan sarri-sarri ikusiko duzue.
 Hau beheko solairua da.
 Sarreran, bisita noiz hasiko zain.
 Kontu kontari.
 Bigarren solairurantz.
 Bata bestearen atzean.
 Kamara ere geure atzetik.
 Bigarren solairuan.
 Bigarren solairuko balkoitik begira.
 Orain arte, gutxik ikusiko zuten Gernika prespektiba horretatik.
 Bunkerrerantz.
 Babeslekuko atean lora bi.
 Barrua arakatzen. Binba, ez zara beldur izango, ezta?
 Audiance taldeak hemen grabatu zuen bideoklipa.
Guk ezin sentitu Bonbaketaren sasoian hemen egon ziren beharginek sentitu zutena. Eskerrak!
Astra fabrikak beharginentzat sortutako bunkerraren informazioa jaso genuen.
Bittoren Sarduyk kontatu zigun eurek, azkeneko urteetan zertarako erabiltzen zuten bunkerra. Gaztainondoa erabiltzen zuten armen kulatak egiteko eta egurra lehortzeko hau erabiltzen zuten, "sekaderotzat". Goiko leiho horiek eurek zabaldutakoak omen dira, tximini moduan, ....
 Leiho hau hegal baten dago.
Ordu beteko bisita egin genuen.

OHARRA: Irailaren 28ra arte, nahi duenak Turismo bulegoan eska lezake. bisita gidatua. Dohainekoa da.

2012/09/19

Oporretatik bueltan gaude eta 2012-2013 ikasturteari heltzeko prest. Orain izenak jaso eta taldetxoak egingo ditugu urrian hasteko. Parte hartu gura baduzu eman izena AEK edo Aita Villasante euskaltegietan.
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?