Pages

2018/04/25

28an banatuko dugun triptikoa prest


Zapatuko irteeran banatuko dugun triptikoa prest dugu. Oraingoan, 1937-04-26ko Bonbardaketa gogoan,"Egurtxikik" jasotako hainbat testigantza azaleratu gura izan dugu, eta jende askok Lumorantza ihesean egindako ibilbideari erreparatu.

Gurekin etorri gura baduzue, eman izena Gernikako AEK euskaltegian edo Aita Villasante Udal euskaltegian.

2018/04/17

2018/04/11

Apirileko Ezetz Jakin eskuragai



Eskuragai duzue apirileko Ezetz jakin lehiaketa. Beti bezala, kiroldegian, ikastetxeetan, euskaltegietan, kultur etxean, liburutegian, Berritzegunean, Segundo Olaeta musika eskolan, Euskal Herria museoan, EPAn, ASTRAn, ... topatu ahal duzue. Bete apirilaren 28rako eta kultur etxean dugun postontzian sartu.

Ea oraingoan SASOIE jatetxeak emango duen bazkaria zuk zeuk lortzen duzun!

2018/04/10

Sariaz gozatzen

Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketaren irabazlea lagun eta guzti joan zen IPAR taberniek eman zuen sariaz gozatzera.