2016/04/28

Zapatuan mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa


Prest daukagu zapatuan, apirilak 30, banatuko dugun triptikoa. Iratxe Urigüenek loari ordu batzuk kendu, eta jo eta ke ibili da geuretzat lanean.
Eskerrik asko Iratxe.

2016/04/22

Mendi irteera eta bisita gidatua 30ean

Apirilaren 30ean mendi-irteeraren ostean, Turismo bulegokoekin ordu beteko bisita gidatua egingo dugu; Bunkerra eta Pasialekuko babeslekuak ikusiko ditugu.
Eman izena AEK euskaltegian edo Udal euskaltegian.

2016/04/15

Inma Ruizek tableta irabazi du

Praktikatuk, Euskal Herri osoan, zozketatu duen sarietako bat Gernikako Inma Ruizi egokitu zaio. Tablet-a eraman du etxera Inmak; zorte ona izan du gure duatloilariak.  
Ostegun eguerdiko taldekide batzuekin batera atera genuen argazkia.
 Atzo arratsaldean jaso zuen saria.
Inma ohituta dago argazkietan agertzen.

2016/04/14

Gure aspaldiko magnolioa

Hainbat urtetan behatu egiten dugun magnolioa duzue hau, dotorea, ezta? Non dagoen galdetzen duzue? Pasialekuan, jakina. Loran ikusi gara baduzue, bizkor ibili, laster hostoak baino ez ditugu ikusiko-eta.
Haize gogorrek be ez dituzte lorak bota; naturak bere martxa dauka.

2016/04/08

Bizenta Antonia Mogelen bizitza, Argiaren Alaba liburuan

Yolanda Arrietarekin solasaldia izan genuen atzo iluntzean, kultur etxean. Harrituta utzi gintuen. Hark bai gauzak esateko, argitzeko, entzuleak konplize bihurtzeko, iraganera zein etorkizunera bidaiatzeko erraztasuna.
 Ordu bitan, aulkira iltzaturik izan ginen, berak zer esango adi-adi. Inork ez zuen ez txiza-larririk, ez egarririk izan, denok berarekin batera Bizenta Mogelen bizitzan sartu gintuen.
Hamar kutxatan izkutatu zituen Bizentaren aztarnak, eta denon artean, apurka-apurka kutxak irekiz jabetu ginen Argiaren alabaren bizitzaz.








 Dena batu, beren lekuetan gorde, eta Yolandarekin azken argazkia atera genuen. Eskerrik asko Yolanda.

2016/04/06

Zapatuko mendi irteeran ataratako argazki batzukk

Eguzkia lagun, 46 lagun animatu ginen Mundakatik Gernikara ibilbidea egiten, Mundaka-Santa Katalina-Lamiaran-Goitiz-Katillotxu-San Bartolome-Altamira-Forua-Gernika. 

Hona hemen Julenek pasatutako argazki batzuk:
Santa Katalina baseliza.







2016/04/03

Argiaren alaba liburua dela-eta hitzaldia

Apirilaren 7an, ostegunean, gurekin izango dugu Yolanda Arrieta idazle markinarra. Kultur etxean, 19:00etan, erakusketa gelan jokoen bidez Bizenta Mogelen bizitzari buruz hainbat bitxikeria eta azalpen azalduko dizikigu. 
Idazleak tartetxoa hartuko du gure galderak erantzuteko, eta liburuak sinatzeko.
Erdu, eta gozatu idazlearen hitz-jarioaz.

2016/04/01

Biharko mendi irteerarako triptikoa


Iratxe Urigüenek, beren beregi, geuretzat prestatu duen triptikoa duzue honako hau. Bihar, mendi irteeran banatuko dugu.

Eguraldi ona iragarrita dago; beraz, ez jarri aitzakiarik, eta erdu geugaz!